Asteburu honetan: Hur eta kakao pattarra

Asteburu honetan: Hur eta kakao pattarra –

Asteburu honetan: Hur eta kakao pattarra

Melankolia eta festa gogoa daramagu barruan eta alkoholaren bide arriskutsuan sartu gara konfitamendu egoera honetan. Hemen RZ sorta alkoholduna zeurekin konpartitzeko, Hurreta kakao pattarra RZ lehen errezeta hemen, erdi piripi dakarrkizugunaaaa, denak txundituta uzzztekoligatzeko ere bai apurtxo baat…  Segi gozzooo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak

  • 500 g esne
  • 500 g esnegain likido
  • 300 g hur-praline
  • Kakao hautsa, 4 koilarakada txiki
  • 150 g hur pattar

Hur eta kakao pattarraErrezeta

  1. Eltze batera esnea eta esnegaina bota, eta irakitan jarri.
  2. Irakin eta gero, hur-pralinea eta kakao hautsa gehituko dizkiogu nahasturari.
  3. Irabiagailuarekin ongi jo dena, eta iragazki fin patetik pasarazi likidoa.
  4. Nahastura hoztu denean, hur pattarra gehituko diogu.
  5. Freskatzen utzi.

Kasu!

  • Hotz-hotz zerbitzatu.
  • Hur-pralinea gozogintzako produktua da. Konfiantzako gozogile bati enkargatu eta eros diezaiokegu.

Akaso!

Txokolate txuri pattarra RZ bideoa akaso?

Hur kakao pattarra

Errezeta gehiago … eta festa!!

Asteburu honetan: Limontxeloa

Asteburu honetan: Txakolin sangria kaia eran

 

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Hur eta kakao pattarra – Pagotxa RZk –

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!