Elhuyarren #NikEtxeanEsperimentuak proposamenaren amaiera

Elhuyarren #NikEtxeanEsperimentuak proposamenaren amaiera –Elhuyarren #NikEtxeanEsperimentuak proposamenaren amaiera

Elhuyarrek, Bizilaberen  #NikEtxeanEsperimentuak proposamenaren maiatzeko egutegiari gaur, maiatzak 29, emango dio amaiera, Lorea Argarate Zubia ikertzaile eta musikari bilbotarrari eginiko elkarrizketarekin.

Elhuyarren #NikEtxeanEsperimentuak proposamenaren amaieraMaiatzean zehar, mota desberdineko 16 erronka eta 4 euskal ikertzaile euskalduni eginiko solasaldiak argitaratu ditugu Bizilaberen webgunean.

Gaur argitaratu dugu azken edukia, eta orain, 2020-2021 ikasturterako Bizilabe tailerrak eta edukiak prestatuko ditugu 12-18 urteko gazteentzat, eta, bitartean, orain arte argitaratutako apirileko esperimentuak eta maiatzeko erronkak Bizilaberen webgunean egongo dira, nahi duen orok nahi duenean erabiltzeko moduan.

Helbide hauetan egongo dira erabilgarri:

Ikasturte berriarekin batera itzuliko gara Bizilabera.

Elhuyarren #NikEtxeanEsperimentuak proposamenaren amaiera

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.