Asteburu honetan: Artatxiki pastela
Asteburu honetan: Artatxiki pastela –
Gaur Artatxiki edo mijo pastela RZ dakarkizugu, makrobiotika munduan darraigu eta honakoa RZ erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- artatxikia (mijo)
- gatza
- ura
- olioa
- azeituna beltzak
- porrua
- azenarioa
- tipula
- kalabazina
…
Errezeta
- Barazkiak txikitu eta zartagian egin 5 minutuz erdiko suan.
- Honi geitu artatxikia eta 2 ur neurri artatziki neurri bakoitzeko. Irakiten duenean gatz pixka bat bota eta egosten utzi ur guztia xurgatu arte.
- Nahasketa guztia labeko moldean jarri, olioz igurtzitako labe paper baten gainean.
- Masa sardexka batekin zabaldu eta zanpatu.
- 180ºc-tan berotutako labean sartu 15-20 minutuz.
…
Kasu!
- Gratinatu azkeneko minututan gustoko baduzu.
- Aurreko egunetako barazki sobrak ere nahasteko aukera duzu, edo beste barazki batzuk, azalorea, kalabaza, …
…
Akaso!
Nutrizio aldetik errezeta perfektua antza …
Artatxiki edo mijo pastela
Errezeta gehiago …
Asteburu honetan: Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza
…