Asteburu honetan: Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza

Asteburu honetan: Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza

Asteburu honetarako, pizza!!! RZ erraza, denak txundituta uzteko, edo RZ aproposa. RZ honek duen gakoa, orea edo masa bera egitean datza. Orea fina lortu ezkero, gainean ia edozer gauza gehitzeak balio du eta… On egin!

Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza

Asteburu honetan: Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza

 

Osagaiak:

  • 500 gr irin
  • 250 gr ur
  • 12,5 gr legami
  • 12,5 gr gatz
  • 50 gr oliba olio
  • 2 tomate pote
  • 4 mozarela bola bat
  • 8 barrengorri edo txanpinoi haundi
  • 160 gr urdaiazpiko fresko
  • albahaka hostoak

 

Errezeta:

  1. Gopor edo bol batean irina, ura, olioa, legamia eta gatza nahastu eskuen laguntzaz eta orea osatu. Hori eginda, 5 minutuz egoten utzi.
  2. Mahaian irin apur bat zabaldu eta orea bertara igaro. Kontu haundiz, eragiten hasi. Luzatu eta erdira doblatuz. Honelako 8-10 mugimendu eginda 2 minutuz lasaitzen utzi eta berriz ere eragin. Honela, 5-6 aldiz.
  3. Masa lau eta malgua lortutakoan, tapatu eta ordu betez toki epelen batean irakiten (fermentatzen) utzi. Bere tamaina bikoiztu behar du.
  4. Tamaina bikoiztutakoan, bola txikiagoak egin eta hauei pizzaren oinarri itxura eman (labe paperaren gainean). Labea, aurretik 250º tan berotu. Bero dagoela, masa 2-3 minutuz labetu gogortu dadin.
  5. Oinarria hozten utzi (izoztu beste aldi baterako bada).
  6. Tomatea zartagi batean, su ertainean, erdira egin arte egosi. Erdira egin denean, kontu haundiz, oinarriaren gainean zabaldu. Honen gainean, eskuz hautsitako mozzarela bola bat, urdai azpiko 40 gr inguru eta txanpinoi xerratu pare bat. 180ºtan laberatu 8-10 minutuz.
  7. Labetik ateratakoan albaka hosto eskukada eta oliba olio txorrotatxo batekin amaitu.

 

Kasu!

Orea egunean bertan erabili nahi ez bada, edo soberakoa ez botatzearren, izozkailuan gorde daiteke eta hurrengo batean zuzenean izoztua dagoela “montatu” eta laberatu! Gozatu eta on egin!

Aurreko baten egindako pizza RZren bideoa:

Pizza, tomate, mozzarela, albaka eta antxoilekin

Asteburu honetan: Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza

Errezeta gehiago…

Sagar tarta

Perretxiko (barrengorri edo txanpinoi) nahaskia

Asteburu honetan: Tomate, mozzarella, barrengorri eta urdaiazpiko pizza
errezeta, Pagotxa RZk
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude