Non dago Mikel? [trailerra+]

Non dago Mikel? (trailerra) –

1985eko azaroa. Guardia Zibilak, terrorismoaren kontrako operazio baten barrenean, Mikel Zabalza atxilotu du, autobuseko gidari gazte bat, beste pertsona batzuekin batera. Gainerako gazteak askatu dituztenean, tortura basatiak jasan izana salatu dute. Baina Mikel falta da. Agintariek ihes egin duela esan duten arren, bizirik aurkitzeko esperantza ahuldu ahala, Euskal Herriko kaleetan oihu bat adituko da gero eta ozenago: Non dago Mikel?”

19Non dago Mikel? (trailerra)85ean Mikel Zabalza nafar gaztea desagertu zeneko kontakizuna da “Non dago Mikel?” dokumentala, Guardia Zibilak ETAko militante batekin nahasi eta atxilotu zutenekoa. Zabalza desagertuta egon zen 20 egun horietan, bertsio ofizialak eragindako mesfidantzak bultzatuta jokatu zuen euskal gizarteak, eta gizon gaztearen gorpua azkenean Bidasoa ibaian flotatzen agertu zenean, protesta ugari egin eta eztanda sozial handiak egon ziren. Zabalza torturatuta hil zela uste zuen jendeak oro har, baina inoiz ez zuten inor ez epaitu ez zigortu. 2020ko azaroan 35 urte bete dira Mikel Zabalza hil zenetik, eta bere familiak egia jakin nahian jarraitzen du.

Amaia Merinok (Donostia, 1970) aktore gisa egin du lan Pedro Olearen Akelarre (1984) eta Montxo Armendárizen Tasio (1984) filmetan. 1993an Quitora joan zen bizitzera, eta bertan geratu zen bizitzen 2017ra arte. 25 film dokumentaletan eta fikziozko filmetan baino gehiagotan egin du lan muntatzaile gisa, horietako askotan gidoilarikide gisa ere bai. Asier ETA biok (2013) film luze dokumentalaren zuzendarikide, gidoigilekide, ekoizlekide eta muntatzaile izan zen. Donostia Zinemaldiko Irizar Saria irabazi zuen obra horrek. Miguel Ángel Llamas (Noain, Nafarroa. 1980) ikus-entzunezkoen ekoizpeneko goi-mailako teknikaria da eta Ahotsa.info egunkari digitalean egiten du lan gaur egun. Gorka Pastor arduratu da musikaz eta Izaskun Arandia eta Izar Films ekoiztetxea ere dauzka dokumentalak atzetik.

Festival de San Sebastiánizar filmsahotsa.info

 

+ etbn Amaia Merino eta Miguel Ángel Llamasi egindako elkarrizketa

 

berria proiektuko babesleen artean da, eta Martxelo Otamendi aritu da Non dago Mikel? dokumentalaz eta zinemaldiaz hizketan Zurriolako Butaka saioan.

ssiff68

Non dago Mikel trailerra

Non dago Mikel trailerra

Seriefilo Ugalde

Seriefiloa naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude