Asteburu honetan: Amonaren piper beteak
Amonaren piper beteak –
Amonaren piper beteak errezeta gaurkoan amonaren errezeta orrietatik hemen dakarkizuguna, amonaren piper bete RZ, erraza eta konfitamendu egoetarako aproposa … Animo, segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- piper pote bat
- haragi txikitua
- 2 arrautza
- ogi birrindu apur bat
- gatz pixka bat
- tipula
- irina
- Saltsa espainiarra
…
Errezeta
- Piper pote bat, pikokoak.
- Haragi txikitua edo salda egiteko erabili den haragia hartu, eta ondo zatitu.
- Arrautza bat edo bi, ogi birrindu apur bat eta gatz pixka bat. Tipula poxatua oso ondo gelditzen zaio.
- Nahasketa honekin joan piperrak betetzen.
- Ondoren irinetatik eta arrautzetatik pasa, eta frijitu.
- Saltsa espainiarra egin, jarri bertan piperrak eta egin suabe-suabe..
Kasu!
Tipula poxatua ez da beharrezkoa baina oso ondo gelditzen zaio.
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
Akaso!
Aimar Irigoienek egindako errezeta Piperrak bakailaoz beteak RZ
Amonaren piper beteak
Errezeta gehiago …
Asteburu honetan: Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta
…