Asteburu honetan: Piperrada

Asteburu honetan: Piperrada

Asteburu honetarako haragi zein arrain askoren lagungarri eta funts gisara erabil daitekeen jaki erraz eta goxoa. , , erraz-erraza. On egin!

.

Piperrada

 

Osagaiak:

  • 2 baratxuri atal
  • 2 tipulin
  • 3 piper berde handi
  • 2 piper gorri morro
  • oliba olioa
  • gatza

 

Errezeta:

  1. Baratxuriak zuritu eta pikatu.
  2. Piper berde eta gorriak zerrenda finetan moztu, juliana eran.
  3. Tipulina garbitu eta juliana eran moztu.
  4. Zartagin txiki batean oliba olioa jarri eta baratxuria gorritu.
  5. Tipula gehitu eta su bizian landu, gatza gehitu tipulak ura gal dezan.
  6. Tipula gardentzen hasten denean piper zatiak gehitu.
  7. Guztia elkarrekin landu eta su ertainean jarri egosten.
  8. 30 minutu inguru behar ditu piperradak egosten prest izateko.

 

Asteburu honetan: PiperradaKasu!

Haragi zein arrain askoren lagungarri eta funts gisara erabil daiteke. Argazkikoa bakailaoarekin dago, baina izan daiteke legatz frijituarekin, atunarekin, haragi xerra ogiztatuekin… Harriak ere bikainak izan daitezke piperrada on batekin.

Iparraldean ohikoa da, tomatea gehituta, xingarrarekin eta arrautza frijituekin.

 

errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Pizza, tomate, mozzarela, albaka eta antxoilekin

Asteburu honetan: Bakailao eta piper erre entsalada

Asteburu honetan: Piperrada
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude