Asteburu honetan: Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta

Asteburu honetan:Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta –

Pagotxa RZk - Asteburu honetan: Dilista, azenario eta kuia entsalada

Asteburu honetarako Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta aperitifa pentsatu dugu, RZ erraza eta goxoa, ligatzen laguntzeko edo ama eta izeba datozenerako. Gozatu eta on egin!  🙂

Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta

Asteburu honetan: Antxoa, pikillo piper eta gazta urdin tosta

Argazkia: chicagoreader.com

Osagaiak:

  • 4 ogixerra/tostada
  • 4 antxoa xerra (gatzetan ondutakoak)
  • 4 pikillo piper
  • 100 g gazta urdin krema edo saltsa (potekoa edo etxean egina)

Errezeta:

  1. Tostadak edo ogi xerrak erre. (labean, tostadora edo zartaginean oliba olio pitin batekin bustiz aurretik).
  2. Pikillo piperrak, zartaginean su baxuan (10etik 6 edo 7) oliba olio pitin bat ez erretzen eduki 25-30 minutuz.
  3. Ogi gainean gazta krema zabaldu, ondoren, pikilloa jarri eta azkenik luzeran, antxoa.

Kasu!

Gazta kremarik ez baduzu etxean duzun gazta hori erabili dezakezu… Gozatu eta on egin!

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Patata errioxarrak

Asteburu honetan: Oreo gaztapasteltxoak

Asteburu honetan: Antxoa, pikillo piper ta gazta urdin tosta
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude