Asteburu honetan: Amonaren haragi konsomea
Asteburu honetan: Amonaren haragi konsomea –
Asteburu honetan, konsome delako zopa RZ tipiko bezain goxoa, negu partean ezinhobe sartzen dena eta aproposa ama eta izeba bisitan datozenerako zeure sukaldearen berotasun eta bikaintasuna goza dezaten, ligatzen laguntzeko, parranda osterako ere bai… Izan gozo, gozatu eta on egin! 🙂
…
KONSOMEA
- kilo ta erdi haragi
- 3 azenario
- 2 porru
- tipula bat
- arraultza zuringo bat
- 3 litro ur
…
Errezeta
- Jarri lapiko batean kilo eta erdi haragi on, 3 azenario, 2 porru eta tipula handi bat, dena laukitxoetan moztuta.
- Irabiatu zuringo bat eta nahastu.
- Gehitu 3 litro ur hotz, irakinarazi su baxuan tapa gabe, eta erdia kontsumitzen denean, pasa zapi batetik filtratzeko eta zerbitzatu katiluetan.
…
Kasu!
Lapikoan dezente denbora behar du; presio-eltzean ordu erdi.
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Biberoiaren RZ ???
Amonaren haragi konsomea
Errezeta gehiago …
…