Oilo zopa eta filosofia, historia…

Oilo zopa eta filosofia, historia… –

Esaera zahar bat bada esaten duena “hobe da filosofia baino, oilo zopia”.

Oilo zopa eta filosofia, historia…

Ez dut dudarik jatea garrantzitsu dela. Jaten duzuna izango omen zara eta, baina ezin ogiaz bakarrik bizi…, aurrekoan filosofoa den lagun batekin hizketan aritu nintzen filosofiaren eta letrettko jakituriaren garrantziaz eta tarte honetarako ideia eman zidan.

Azterlan desberdinak agertzen ari dira zientzien munduan eta baita lanaren munduan horren kontra ageri direnak. Duela gutxi irakurri nuen aldizkari zientifiko amerikar batean, ezinbestekoa dela filosofia jakitea zientzia egin ahal izateko: ezinezkoa da argudio eta hipotesiak formulatzea filosofia gaitasun minimorik gabe. Hainbat azterketa lan sakon egiteko ezinbestekoa dela zioen artikulu berak: kontzeptuak argitzeko, ikerketa enpirikoa formulatzeko, eta abar, alegia, behar beharrezkoa dela zelulak aztertzeko, adibidez, minbiziaren kontrako ikerketan; edo inmunologia eta genetikaren arteko harremanak aztertzeko, besteak beste. Horregatik, proposatzen zuten Filosofiaren garrantzia ikasketa guztietan eta kurrikulum guztietan.

Enpresa teknologikoak ere filosofoak kontratazen ari dira (Google, IBM, Microsoft) teknologiaren inplikazio etikoak aztertzeko eta aurrera eramateko (onerako eta txarrerako noski). Goolge-en algoritmoak kalkulatzeko ere balio dute (adibidez, horretan lan egin zuen Paypal-en sortzailea den pertsonak eta ikasketaz filosofoa denak).

Are gehiago, nola baloratuko ditugu erabiltzen ditugun datuak, iturriak eta bibliografia, ez badaukagu arrazonamendu kritiko minimo bat egiteko gaitasuna? Zer esanik ez, kritikarako ahalmena garatzea, egunero jasotzen dugun informazioa ulertzeko eta baloratzeko ere baliagarri zaigu, makinak bezala maneia ez gaitzaten.

Enpresa munduan ere langileen hautatzaileak hasi dira hainbat gestio postuetan filosofia eta giza zientzietan ezagutza duten pertsonak aukeratzen. Ikuspegi estrategikoa duten pertsonak, pentsamendu kritikoa dutenak, arazoak konpontzeko gaitasuna eta komunikatzeko ahalmenak dituzten bilatzen dituztelako.

“Mundua ulertzeak denerako balio du” esan zuen duela gutxi Filosofia ikasle gazte batek eta ni ados nago berarekin. Ez bakarrik manipula ez gaitzaten, baizik eta jateko lana lortzeko ere baloratzen hasita dagoela ematen baitu.

Oilo zopa eta filosofia, historia…