Asteburu honetan: Amonaren anana tarta
Asteburu honetan: Amonaren anana tarta –
Postre RZ frexko gozo sailtxo honekin jarraituz eta uda honetarako Amonaren anana tarta RZ dakarkizugu gaurkoan. Errezeta erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko… Gure eskuetara iritsi diren orri zahar koipetsu batzuetatik Amonaren errezetak berreskuratu ditugu eta hemen dakarzkizugu, edonorena izan litekeen amonaren jakintza, eskua, maitasun eta goxotasunaz … Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂
…
Osagaiak
- 5 arrautza
- 5 azukre koilarakada
- 5 koilarakada irin
- anana (potekoak)
- Chantilly-a: esnegain litro laurden bat, 2 zuringo, 4 koilarakada azukre
- Bainu zuria: 5 koilarakada azukre, arrautza zuringo bat, 1 edo 2 ur koilarakada eta limoi bat
…
Errezeta
- Egin bizkotxoa: 5 arrautza, 5 azukre koilarakada eta 5 koilarakada irin.
- Hozten denean, moztu bi kapetan ondoren bete ahal izateko. Bota barruan anana poteko zukua eta hainbat xerra zatitxoak eginda.
- Egin chantilly bat esnegain litro laurden batekin, 2 zuringorekin eta 4 koilarakada azukrerekin.
- Chantillyaren erdiarekin bete bizkotxoa, eta beste erdiarekin atondu gainetik eta aldamenetik.
- Jarri gainetik gainontzeko anana xaflak zatitan moztuta edo osorik, eta atondu.
…
Kasu!
- Nahi izanez gero jarri gingak.
- Hotza zerbitzatu.
- Anana – wikipedia – Ananas comosus Ameriketako tropikokoa den landarea, fruituagatik ezaguna.
Amonaren etxeko neurriak
- Kafe koilarakada bat 5 gr.
- Postre koilarakada bat 10 gr.
- Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
- Kafe kikara bat 100 gr.
- Katilukada bat, 250 gr.
- 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
- 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
- Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
- Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
- Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
- Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
- Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
- 100 gr irin 5 koilarakada dira.
- kg 1 ogi 3 ogi handi dira.
…
Akaso!
Amonaren anana tarta
Errezeta gehiago …
Iñigo Esnaolak euskarazko sukaldaritzaren inguruko Wikiliburu bat sortu du
…