Asteburu honetan: Anana errea errezeta

Asteburu honetan: Anana errea RZ –

Asteburu honetan: Anana errea RZ - Pagotxa RZk

Postre RZ sailtxo motz batez bukatuko dugu urtea, eta hasteko asteburu honetan gozo eta exotikoa den Anana errea errezeta dakarkizuguIker Markinezen «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste errezeta goxo bat. Erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, helatuarekin batekin kontrastean aurkeztea ere gogoko dutena batzuk, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko

Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 

ANANA ERREA

….

Asteburu honetan: Anana errea RZOsagaiak 4 lagunentzat

  • Anana bat
  • Azukrea lau goilarakada
  • Gurina lau goilaratxo
  • Esnegaina 100 zl

Errezeta

  1. Anana lau trontzatan moztu; ez daitezela finegiak izan. Trontza bakoitzari azala kendu, eta erdian duen zati gogorra aizto baten laguntzaz txukun-txukun kendu.
  2. Zaratagin bat sutan berotzen jarri; bertara goilaratxo txiki bat gurin gehitu, eta, gurina urtzen hastean, anana zatiak zartaginera gehitu, goilarakada bat azukrerekin batera. Gurina eta azukrea erretzean, anana karamelizatuko da; orduan, ananari buelta eman eta beste aldetik ere minutu eskas batez gorritu. Pauso bera jarraitu gainontzeko hiru anana zatiekin, aldika gurina eta azukrea gehituz.
  3. Anana guztiak gorrituta ditugunean, gorde. Erabili dugun zartagin berera esnegaina bota, eta su bizian pare bat minutu irakiten eduki. Horrela karamelo saltsa bat izango dugu.
  4. Ananak zerbitzatzeko, gainetik karamelo saltsa hau botatzea besterik ez zaigu falta.

Kasu!

Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Ikerrek ANANA ERREA RZ egin zuenekoa…

Akaso!

Beste postre edo txirrisklasik nahi badek hintzak hik …

Anana errea

Mahalen

Mahala - mahala.eusMahalen eta mundua 2.atalaMahalaMahala - mahala.eus

pagotxa.eus/hara

Postre RZ sailtxo motz batez bukatuko dugu urtea, eta hasteko asteburu honetan gozo eta exotikoa den Anana errea RZ dakarkizugu. RZ zaporetsua, erraza eta denak txundituta uzteko primerakoa, helatuarekin batekin kontrastean aurkeztea ere gogoko dutena batzuk, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko… Segi gozo, segi fin eta on egin!
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude