Asteburu honetan: Amonaren San Blas opila

Asteburu honetan: Amonaren San Blas opila –

Asteburu honetan: Amonaren San Blas opila

Postre RZ sailtxo motz honekin darraigu eta gaurkoan Eibar aldean ikur santu gozo den Amonaren San Blas opilaren RZ dakarkizugu. San Blas opilak Blas Sebastekoaren egunaren inguruan (otsailak 3) egiten diren opilak dira. Debabarrenan sortua, Eibar, Elgoibar eta Soraluzen ere, gaur egun dezente zabaldu da gozogintzan, batez ere Gipuzkoan. Errezeta nahiko erraza, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerakoligatzeko

Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

 …

Osagaiak

  • Masa egiteko: irina, 10 koilarakada azukre, 3 arrautza, royal koilarakada bat, gatz apur bat, 100gr gurin, eta anis esentzia.
  • Bainu zuria egiteko: 5 koilarakada azukre, arrautza zuringo bat, 1 edo 2 ur koilarakada eta limoi bat.

Asteburu honetan: Amonaren San Blas opilaErrezeta

  1. Kilo erdiko masa prestatu behar da: irina, 10 koilarakada azukre, 3 arrautza, royal koilarakada bat, gatz apur bat, 100gr gurin, eta anis esentzia nahi adina. Oratu suabe baina ez gehiegi, opilak ez daitezen lehorrak eta gogorrak geratu.
  2. Eman forma eta sartu labean, plaka gurinarekin igurtzita. 200º-tan 25-30 minutuz.
  3. Prest daudenean estali bainu zuriarekin.

  1. Bainu zuria: jarri kazo batean 5 koilarakada azukre, arrautza zuringo bat, 1 edo 2 ur koilarakada eta limoi tanta batzuk. Jarri su baxuan eta mugitu egurrezko koilare batekin azukrea erabat disolbatu arte.
  2. Irabiatu irabiagailuarekin loditu arte, eta jarri opilei.
  3. Utzi lehortzen. Kapa bat sortzen denean jakingo duzu prest dela.

Kasu!

Bainua torta hotzei emanez gero distiratsuagoa geratzen da beroei emanez gero baino, nahiz eta horrela lehenago lehortzen diren.

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Ahotsak Ahozko Ondarea Eibarko Arrate Kultur Elkarteko Leire Aranzabalegiren San Blas opila …

Esther Irastorza San Blas opila egiten …

 Eva Argiñanoren erroskilak San Blas erara …

Amonaren San Blasa

Errezeta gehiago …

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Amonaren San Blas opila

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude