Asteburu honetan: Banana split

Asteburu honetan: Banana split  >

Asteburu honetan, gozozaletasunarekin jarraituz, hara hemen postre moderno bezain interesgarria. RZ erraz-erraza eta denak txundituta utzi eta ligatzen laguntzeko moduko horietakoa. Gozatu eta on egin!

Banana split

Asteburu honetan: Banana split

Asteburu honetan: Hegaluzea tipulatan (edo hegalaburra)

Osagaiak

  • Banana heldu bat
  • Bainila, txokolate eta marrubi izozkia
  • Txokolate saltsa
  • Esnegaina, harrotua

.

Errezeta

  1. Bitan zatitu eta erretilu txiki batean ipiniko dugu banana heldua.
  2. Hiru izozki-bolak jarriko ditugu haren gainetik, zeinak bere zapore berezi, eta esnegain harrotua zabalduko dugu gainetik, koilara batez.
  3. Txokolate saltsaz ongi igurtziko dugu ondoren guztia, eta mahairako prest egongo da.

.

Kasu!

Txokolate saltsa beharrean, mugurdi saltsa erabil dezakegu, eta gainazalean fruitu lehorrak, hur txigortuak edo arbendolak esate baterako, hautseztatu ahal izango ditugu. Gozatu eta on egin!

Asteburu honetan: BananaSplit  >

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Etxeko torrada edo torrijak

Asteburu honetan: intxaur eta txokolate browniea

Asteburu honetan: Banana split  >
banana split, errezeta
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude