Aste honetan: “ferrero rotxer” makrobiotikoa marrubiekin

“ferrero rotxer” makrobiotikoa marrubiekin – 

Aste honetan: “ferrero rotxer” makrobiotikoa marrubiekin

“ferrero rotxer” makrobiotikoa RZ dakarkizugu gaurkoan, makrobiotika mundua eta printzipioak aplikatzen jarraituz, erraz egitekoa, denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko Postre osasuntsu bezain gozoa! Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Osagaiak (20 bolatxo egiteko)

  • 250 gr datil
  • 2 koilarakada bete tahin
  • 2 koilarakada kakahuete gurin (azukre erantsirik gabe)
  • 2 koilarakada kakao puru (ez gozoa)
  • gatzik gabeko kakahuete eskukada handi bat, zakarki xehatuak

Kanpoalderako osagaiak:

  • kokoa
  • almendra hautsa
  • hur hautsa
  • kakao hautsa
  • pistatxo gatzatu gabeak txiki-txiki eginda (edo hautsa)

“ferrero rotxer” makrobiotikoa marrubiekinErrezeta

  1. Datilak labanaz xehatu ore bat lortu arte.
  2. Gehitu beste osagai guztiak eta eskuekin nahastu dena.
  3. Nahi dugun neurriko bolatxoak sortu eskuekin.
  4. Kanpoalderako osagai guztiak nahastu.
  5. Lortutako hauts honetan busti edo pasa egindako bolatxoak.
  6. Erretilu batean zerbitzatu eta dekoratu marrubi edo beste fruitu gorriekin.

Kasu!

Gozozale osasuntsuentzat 20 pieza inguru egiteko errezeta…

Marrubiekin edertu dugu aurkezpena, adibide eta ideia moduan…

Akaso!

Makrobiotika yin eta yang izeneko printzipioan oinarritutako elikatu eta bizitzeko modu bat da, yin eta yang elikagaiak bereizten dira, hotzak eta beroak, eta horien arteko oreka bilatzen da ongizatea eskuratzeko. Bereziki zerealak eta horien artean arroza lehenesten ditu, orekarako beste barazki eta labore naturalak erabiliz. Makrobiotika George Oshawa japoniarrak (1893-1966) landu, aurkeztu eta eman zuen aditzera.

Asteburu honetan: Amonaren ijito besoa

Asteburu honetan: Amonaren Goxua

Aste honetan: “ferrero rotxer” makrobiotikoa marrubiekin

mahala

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan: Aste honetan: “ferrero rotxer” makrobiotikoa marrubiekin

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude