Asteburu honetan: Amonaren Goxua

Amonaren Goxua –

Asteburu honetan: Amonaren bakailao tortitak -

Postre gogoz gabiltza beti, badakizu, eta izenak dioen bezala goxuetan goxoena den eta gasteizen hain famatsu den amonaren goxua RZ dakarkizugu gaurkoan, arimaren plazer nahi eta behar tentakorrarentzat. Denak txundituta uzteko primerako errezeta, amona, ama eta izebari bereziki gustatuko zaie bisitan datozenerakoligatzeko ere bai agian… Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

Asteburu honetan: Amonaren GoxuaOsagaiak

  • Pastel-krema
  • 500 gr esne
  • 50 gr azukre40
  • gr maizena
  • 3 arrautza
  • Esnegaina
  • 200 gr esnegain
  • 20 gr azukre
  • Bizkotxoa (kaxakoa aukeran)
  • 50 gr bizkotxo
  • 50 gr ur
  • 20 gr azukre
  • kanela

Asteburu honetan: Amonaren GoxuaErrezeta

  1. Krema: Jarri esnea irakiten.  Nahastu Maizena, arrautzak eta azukrea, gehitu esnea pixkanaka, jarri sutan eta irakin 5 minutuz. Gorde.
  2. Esnegaina: harrotu esnegaina azukrearekin, eta gorde gerorako.
  3. Prestatu bizkotxoak baserako, edo jarri kaxako bizkotxoak kanela eta azukredun esne epeletan.
  4. Jarri gainetik azukredun esnegain harrotu kapa bat, eta kapa honen beste pastel-krema kapa bat.
  5. Nahi izanez gero jarri azukrea gainetik eta erre, goxoki estiloan gera dadin.

Kasu!

Amonaren etxeko neurriak

  • Kafe koilarakada bat 5 gr.
  • Postre koilarakada bat 10 gr.
  • Zopa-ontzi koilarakada 15 gr.
  • Kafe kikara bat 100 gr.
  • Katilukada bat, 250 gr.
  • 20 gr gurin, pospolo kaxa baten baliokidea da.
  • 100 gr gazta, tabako kaxatxo baten baliokidea da.
  • Tomate estandar batek 100 gr. inguru pisatzen ditu.
  • Tamaina estandarreko 4 patatak 500 gr. inguru pisatzen dute.
  • Laranja estandar batek 200 gr pisatzen ditu.
  • Behatz loditik hatz erakusleraino iristen den azenario batek 50 gr. inguru dauzka.
  • Lekale eskukada batean 20-30 gr bitarte daude.
  • 100 gr irin 5 koilarakada dira.
  • kg 1 ogi 3 ogi handi dira.

Akaso!

Nork asmatu zuen Goxua?

Asteburu honetan: Sagar tarta makrobiotikoa

Asteburu honetan: Sagar tarta

Asteburu honetan: Udare tarta

Amonaren Goxua

Mahalen

pagotxa.eus/hara

Asteburu honetan:  Amonaren Goxua

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude