2041

2041 – 

Argazkia: Rene Asmussen

Gero eta hurbilago gaude biral bihurtuko den esaldi batetik; inoiz ez hobeto esanda.
Guretzat gazteegia den batek, etorkizun ez oso urrun batean, esperientzia ezohiko bat bizi izan duela gu konbentzitzen saiatuko da. Bai, oraindik 2020an munduan ez zegoen norbaitek sofritzen egongo den egoera bat zotinka deskribatuko digu; bereziki gogorra, traumatikoa, jasanezina, pairaezina irudituko zaion bizipen bat.

Hainbeste denbora itxoiten generaman une horretan, presbizia betaurrekoen gainetik umemoko hori begiratuko dugu pentsatzen: baina zer ari zara zu niri kontatzen… pandemia bat gainditu dudala!?

Agian esatera ere ausartuko gara. Ikusiko dugu

En fin

Irakaslea, idazlea; hurrenkera ez daukat batere argi.