Zuk zeuk egin: Egunkari bat

‘We are here to help anyone make their own newspapers’ dio proiektuaren leloak.

Lagun batzuen blogetako sarrera eta argazki interesgarrienekin ale bat kaleratu zuen Londreseko diseinatzaile eta programatzaileen Really Interesting Group-ek. Eta hortik jaio zen edonori egunkari bat egiteko aukera ematearen ideia. Jende askok berdina egin nahiko lukeela pentsatu zuten eta halaxe jaio zen Newspaper Club.

Diseinuan oso abilak ez direnek ‘Arthr’ aplikazioa topatuko dute Newspaper Club-en webgunean. Maketa ezberdinak aukeratu ahal izango ditu erabiltzaileak, nahi bezala betetzeko. Baina diseinatzen dakitenek ere badute aukera euren imajinazioa astintzeko.

The Sun eta The Daily Telegraph-ekin batera inprimatuko dituzte edonork idatzitako egunkariak.

Ohiko komunikabideak sarera salto egiten ari diren garai hauetan kuriosoa iruditu dakioke askori paperaren aldeko apustu hori. Atzera pausua dela pentsa dezake batek baino gehiagok, baina Rusell Davies sortzaileetako baten usteez oker daude: “Paperarekin zerikusia duten negozio ereduak krisian egon daitezke, baina horrek ez du esan nahi papera bera krisian dagoenik”. Are gehiago, papera hamar urte barru nagusi izango ez den arren bertan jarraituko duela dio: “Telebistak ez zuen irratia akabatu”.

NjMx

MTczOA==

Egunkaria, inprimategia, newspaper club, Papera
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

5 pentsamendu “Zuk zeuk egin: Egunkari bat”-ri buruz

  • “papera hamar urte barru nagusi izango ez den arren bertan jarraituko duela dio: “Telebistak ez zuen irratia akabatu”. ez nekien nik R. Davis edo antzeko izen exotiko bat eduki behar zenik halako ideia bat bota eta sinesgarria suertatzeko. Batzuk aspalditik konbentzitu ginen hau ordenagailuak saltzeko amarru bat besterik ez dela. Beti esaten dut gauza bera: urteak dira dutxan “video killed the radio star” kantatzen dudala, irratian kanta hori jartzen duten bakoitzean, nere etxean irratia beti pizturik baitago. Ah! bide batez, bideoa aspaldi ordezkatu zuen DVDak, eta Ordenagailua DVDa ordezkatzekotan da…(ene etxean bederen).
    Orain, “kontzeptura” itzuliz, ausartuko ginateke paperean hilabetekari bat egitera etxe hontako sarrerarik interesgarrienekin? Funtzionatuko luke? Zentzurik badu?
    Neri ukitu beharrekoa ukitu dit….

  • ZuZeu

    Seguru asko ez luke zentzurik, sarrera horiek ez baitira horretarako eginak izan. Besteak beste, estekaz beteta daude eta hori ez dago paperera eramaterik. ZuZeu interneterakoa da, eta internetetik, paperarekin gertatzn dena gertatzen dela ere.

  • Gari Garaialde 2010-03-16 19:37

    Atzo arte, euskarri ezberdinak geneuzkan informazioa bilatzeko: papera, irratia eta TB. Atzo internet eta web 2.0 asmatu eta medio guziak sarean egon beharraz konbentzitu (zuk jarri aditza, zuk-gu, guk-zu, haiek-hura…) bestela desgertzerat bideratuko ei zirelakoan. Sarean hori bakarrik komentatzen da: sarean ERE ez dagoen berriemailea hilik da. Badakit ZUZEU zertako jaio zen, eta bere helburuak zeintzu diren, baina sarean bakarrik dagoenak etorkizunik ba ote dauka?
    Eta bestetik, argi dago zentzurik ez lukela sarerrak bere horretan paperera eramateak. Hori da denbora askoan paperezko prentsak internetekin egin duena, paperekoa bere horretan sarean zintzilikatu. Baina interneten dabilen jendeak bazekien horrek zentzu gutxi zuela, sareak bere moduak baititu. Galdera da, papera interneterako bidea egiten dabilen moduan, asmatu behar ote luke beste -gintza honek papererako estilo, modu edo klabe bat?
    Badakit ez dela orain erantzutekoa, eta erantzun edo ez, gauzek bere bidea jarraituko dutela, baina lehen esan dudan bezala, ni behintzat xirikatu nau.

  • ZuZeu

    Zaila dago profeta izatea, baina han eta hemen entzundakoaren arabera, paperean geratu eta garatuko dena, informazioa espezilizatua (Wall Street Journal) eta iritzi landua izango da. Oso garesti saldu eta kasta batek soilik kontsumituko duena.
    Informazia eta etengabeko azken ordua Interneten izango da eta telefono bidez hedatuko ditu titularrak doan: “Aita saindua hil da”. Irakurri nahi baduzu, klik egin eta ordaindu. Nork kobratuko duen? Telefono operadoreak.
    Irratia autoan entzungo da soilik eta telebista zaharrentzat eta umeentzat da, tartekorik gabe.
    Zuzeurekin zer gertatuko da, esaterako? Hori deabruak ere ez daki, erabiltzaileen eskuetan dagoen gauza baita… Baina tendentzia ukango du iritzi eta eztabaidarantza.
    Ziurtasunik ez dago batere inon eta, hain juxtu horrexegatik, ekimenerako oso egoera aproposa dela iruditzen zaigu, euskara besteenn tamainan leiha daitekeela sarean. Ala ez, Gari?

  • Gari Garaialde 2010-03-17 09:47

    Noski.
    Nerea, buruan dabilkidana papereratzea besterik ez da izan, egiteko baino gehiago pentsatzeko.
    Hala ere, WSJ-enak bezalako baieztapenak nahiko zetzugabeak iruditzen zaizkit, gaur gauza bat eman eta bihar kontrakoak funtzionatzen bai du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude