Anish Kapoorren lanak ikustera joateko asmorik ez baduzu

Shooting into the corner izena du. Eta lehen aldiz Vienan erakutsi zuten. Freudek psikoanalisiarekin eman zuen hiri berean. Etengabe eta errepikakor, 20 minutuz behin, kañoi batek argizarizko jaurtigaiak lehertzen dira hormaren aurka. Erakusketa zabalik dagoen bitartean, argizari arrastoak lurrean eta hormetan pilatzen joaten dira, 30 tonako kantitatetara arte helduz. Ez dago artistaren eskurik bertan, makina batek egiten du dena, artearen zentzu oro ikuslearen esku utziz. Hau libre da nahi duena ulertu eta ikusteko, nahi duena interpretatzeko.

Bere lanik ezagunena izango da ziurrenik, eta joateko asmorik ez bazenuen, orain garrantzitsu bat duzu Bilboko erakusketa handira hurbiltzeko.

Anish Kapoorren shooting into the corner

Irudia | Anish Kapoorren shooting into the corner | Ezezaguna | LGPL

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.