Macua eta Urrutia: interes politikoak gurutzatzen direnean

Urrutia eta Macua: Athletic lehian 

Macuak ez zuela arazo handirik izango irabazteko. Horixe zen San Mameseko jarraitzaileen arteko susmo eta irudipenik zabalduena duela urtebete. Taldea larrialdirik nozitu gabe aritu da azken urtetan kirol mailan eta horren meritua Caparrosena ere bada, joko zenbaitetan txarra egin arren (joko zuzena, Llorentedenpendentzia sumingarria erakutsiz), hau Europako mugan egonkortzea lortu baitu.

Macuak historiaz eta jokalariz, Athletici zegokion lekura itzuli du, baina horregatik ez da bere agintaldia arazorik gabea izan. Rajoyren eskutik agertzeak, Espainiako selekzioak San Mamesen jokatzeko erakutsitako prestutasunak eta akziodunen batzarretan bere proposamenak atzra bota izanak, ez du sinpatiarik sortu bazkideengan.

Macuaren kudeaketa ez da txarra izan, baina ez du bere bazkideen sinpatia erabatekoa lortu.

Berarekin lehiatzen Urrutia izango du. Une honetan Urrutiak ez du ezer Macuarekin lehiatzeko: jokalari ohia izan zela, Bielsa ekartzeko promesa eta EAJren babesa ez bada.

7.000 sinadura aurkeztu ditu abal gisara lehen txanpa honetan. Macuak baino 2.000 gehiago. Kirol irizpideek baino politika interesek garrantzia handiagoa dutenaren beste adibide bat ote da hau?