2023ko sarrera irakurrienak

2023ko sarrera irakurrienak –

2023a atzean utzi berritan, iragandako urteak gurean utzi duenaren laburpenekin bukatzekotan gaude, urtero ohi dugunez, irakurrienen zerrenda agertuta. Hartara, gehien zerk arduratzen gaituen jakingo dugu, zeintzuk gai izan ditugun mintzagai, kezka edo poz iturri.

Irakurrienak diren heinean, jakina, hauetako idatzi ugari izan dira 2023ko iruzkinduenen zerrendan ere, orain egun batzuk plazaratu genuen sarreran. Alta, badira oso irakurriak izan arren eztabaida pizteko gai izan ez diren sarrerak ere, edo alderantziz.

2023ko sarrera irakurrienak2.400 sarrera inguru plazaratu ditu aurten ZuZeuk; horietatik 15 inguruk gainditu dute mila ikustaldien langa, eta Ioninorren “Euskal Herria. Informaziorik gabeko herri bat?” bideoa izan dan sarrerarik klikatuena, 3.000 irakurletik gorarekin. Orokorrean izen abizenez idazten dutenen sarrerak izan ohi dira irakurrienak, eta itzal handiko batzuk ditugu azpiko zerrendan, urtez urte gurean nabarmentzen direnak. Elkarte eta erakundeei dagokionean, aurten EKAI Center eta Euskal Herriko Feminista Erradikalak taldeen sarrerak izan ditugu irakurrienak.

Gainontzean, salabardoak gureganatzen dizkigunen artean Alex Artzelusek Irulegiko Irratian ahotsez egindakoa gogoeta izan da irakurriena, “Ikastolen beharrik ba ote da Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban?”; eta Zuzeu GAZTEA Sarirako hautagaien artean Renata Sanchezen “Latinoak eta migratzaileak bai, euskaldunak ere bai”.

.

2023eko sarrera irakurrienak

2023ko sarrera iruzkinduenak

2023ko sarrera irakurrienak

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude