Iñaki Perurenaren hitzartzea Karlos III.aren gurutzea jasota

Iñaki Perurenaren hitzartzea Karlos III.aren gurutzea jasota –

Sari honek Nafarroako Gobernuak Foru Erkidegoaren garapenari, proiekzioari eta prestigioari egindako ekarpen nabarmena aitortzea du helburu, eta aurten zazpi pertsona izendatu dituzte domin hori jasotzeko: Vicente Madoz mediku psikiatra, Oihan Iturbide zientzia-dibulgazioko editore eta Maria Aranzadi Fundazioko zuzendaria, Alfredo Sanzol antzerkigile eta antzerki zuzendaria, Antonio Eslaba pintore, eskultore eta grabatzailea, Patxuka de Miguel emagina, Judith Torrea kazetaria eta Iñaki Perurena harri-jasotzailea.

Iñaki Perurenaren hitzartzea Karlos III.aren gurutzea jasota
Arg: Nafarroako Gobernua

Pena, betikoa: euskararen presentzia urria. Aurkezlea elebitan mintzatu zen, beti ere euskarazko zatia laburragoa eginez. Diglosia borobiltzeko, azpidatziak idazten ari denak agurra idatzi beharrean “intervención en euskara” jarri, eta listo, “arreglau” (cryes in basque). Zeinu hizkuntzan itzulpena egiten duena ere geldi geratzen da euskarazko zatietan. Pena itzela, ere, Iñakiren hitzartzea gaztelania hutsean izatea, izan berak hala erabakita, izan horrela egin behar zuela esan diotelako. Dena den, euskarak goitik-behera zipriztintzen du bere hitzartzea.

Iñaki Perurena hizlari eta komunikatzaile aparta dela badakigu, eta entzuleen arreta eta interesa bereganatzeko gaitasuna erakutsi zuen beste behin sari banaketa ekitaldian. Batek baino gehiagok sare sozialetan nabarmendu duenez, une bakar batean paperik irakurri gabe.

Kontatu dituen gauzen artean, euskararekin lotutakoak nabarmendu daitezke: harriaren laguntzaz “ager vasconum” eta “saltos vasconum” ezagutu dituela, Bi Ahizpe ez dela “dos hermanas”, Aizkorbe “haitz handiaren azpian” esan nahi duela, “Atondo” ate ondoan adierazi nahi duela, Sarasate Sarasa bidean dagoela… Euskaldun askorentzat gauza jakinak, baina bertan zeuden ugarik arrastorik ere ez zuten izango kontuaz.

Iñaki Perurenaren hitzartzea Karlos III.aren gurutzea jasota