Esteban de Garibay
Esteban de Garibay –
Esteban Garibai Çamalloa (Arrasate, Guipuzcoa, 1533co marchoaren 9a – Madril, 1599) historialaria eta regue chronicaria içan cen. Lehendabicico euscoiberistatzat du Julio Caro Barojac. 1200an, Guipuzcoac eta Gaztelaco Koroaren peco Naffarroaz campoco berce lurraldeec Gaztelarequin beren gogoz bat eguin çutela babestu eta çabaldu çuen.
Vicitza
Oñatico Universitatean , Gasteicen eta Santo Domingo de la Calçadan eguin cituen ikasquetac. Gaztetan armadan içan cen, eta alferez titulua jasso çuen. Arrasateco alcate içan cen 1568-1569 bitarteco urtheetan. Guipuzcoaco egoerari buruz eguinico azterqueten fruitu, Batzar Nagussien reforma ta onciguinçaren gaimbehera aztercen cituen hirurhoguei athaleco obra idatzi çuen urthe haietan.
Diru estutassun batzuen ondoren, Philippe II.a Espainiacoac harrera eguin ceraucon Escorialen, eta regueren liburuçain icendatu çuen 1575ean. 1585. urthean Madrilerat joan cen, eta historia eta genealogia lanac eguin cituen han. Espainiaco reguearen chronicari icendatu çuten 1592an. Garibaic ospe handia içan çuen bere garaian, baina ez çuten hainçat hartu XVII. mende erdialdetic aurrera, phantasiara erraz jotzen çuelacoan.
Idazle eta languile nekaecina cen, eta nehorc ez beçala eçagutzen çuen Euscal Herrico Erdi Aroaren bucaeraco historia, nahiz, garaiac aguincen çuen beçala, Gaztelaco regueen alde eguiten saiatu cen ethengabe. Ez da Garibaic euscaraz eguinico texturic eçagutzen, baina erranera çaharren bilduma bi eguin cituen, horietaco bat Julio Urquixoc Eusco Ikascuncen Nationearteco Aldizcarian arguitaratu çuena.
Bere memorietan, gainera, Milia Lasturcoren heresia ere bildu çuen ahozco traditionetic. Textu hauec guztiac Mendebaleco euscararen ekialdeco aldaeran dira, hots, orduco Arrasate ingurucoan.
Garibai hizcunçalari, etymologista eta philologo guisa, Jose Ramon Çubiaurrec honela aguercen du:
«Garibai tubalismoaren eta euscocantabrismoaren jarraitzailea dugu. Hori dena frogatzeco toponymiaz valiatu cen gure arrasatearra, eta horretan datza bere merecimendua: toponymiari emandaco garrancian. […] Lehen nahico normala cen etymologia charrac asmatzea, eta Garibaic horrelacoric ere aurkezten deraucu bere obretan. Baina euscal etymologia onac proposatu cerauzquigula ere erran behar da behin eta berriz. […] Philologo baten lanic premiazcoena hizcunça baten textuac jassotzea eta ondo transmittitzea içan da bethidanic, batez ere textu çaharrac. Garibai, Erdi Aroco euscal textuen lehenetarico bilçailea dugu». Jose Ramon Çubiaurre, 1989, 50. orrialdea.
Idazlanac
Guehien-guehienic gaztelaniaz idatzi çuen, baina euscararen funsezco alchorretaco bat ditugu harc bildutaco heresia eta errefrauac. Era berean, Espainiaco bere historia lucean euscarazco hitzen aiphuac ere jasso dira, euscal grammaticari buruzco pincelada batzuequin batera, eta ballada çathiren bat edo berce leinu guerrequin cerikussi çuten guerthaerac commentatzean.
Historialari guisa, Espainiaco lehen historia universala idatzi çuen, 40 liburuquitan banatua, 32 urthe cituela (Los XL libros del Compendio historial de las chronicas y universal historia de todos los reynos de España). Flandesen arguitaratu çuen obra hura, 1571. urthean.
Reguearen cerbitzuan içan ondoren, dynastiarençaco genealogia lana apailatu çuen 1586an? Illustrationes Genealógicas de los Catholicos Reyes de las Españas, y de los Christianissimos de Francia, y de los Emperadores de Constantinopla, hasta el Catholico Rey nuestro señor don Philipe el II, y sus sereníssimos hijos.
Errefrauac
Los Refranes de Garibay: Garibaic erranera çaharren bi bilduma aiphatzen ditu bere memorietan. Bata, Espainiaco Historia Academiac arguitaratu çuen 1854an; bercea, Francisque Michelec arguitarat çuen, Proverbes Basques lanaren baithan (Benito Maestrec opharitu omen ceraucon escuizcribua Micheli). Escuizcribuac Madrileco Liburutegui Nationalean ceuden, baina galduac dira.
Garibaic dakarkigun refrau bat:
Gure mandoa, vrac engarren eta vrac aroa
Gaurco ohico graphian:
Gure mandoa, urak henkarren (= hindekarren) eta urak haroa.
Naffarreraz:
Gure mandoa, urac henkarren (= hindakarren) eta urac haroa.
Pensa liteque hendakarren (hindakarren) hau datela “ekarcen hinduen”, baina ez, haren errannahia “ekarri hinduen” da.
Adeitsuqui
Refranes y sentencias 1596 bilduman:
adiunça onean nentorre vaya ezer ez necarre.
‘En buen sazon vine, mas no truxe nada’
Hemen ere nenthorren eta nekarren, perfectu modura, eta ez imperfectua.
Adeitsuqui
Eta laster ceguian fama hunec lur hartan gucian.
MATTHEO 9:26 BHNT
Hemen ere CEGUIAN ez da “eguiten çuen”, baicic eta “eguin çuen”.
Adeitsuqui
XVII. mendeco Martin Otchoa de Capanagac:
Cerren bay neguian pecatu
neguian = eguin nuen, ez eguiten nuen
Adeitsuqui
Orduan hura vtziric haren discipulu guciéc ihes ceguitén.
Marc 14:50 BHNT
ihes ceguiten = ihes eguin çuten, eta ez ihes eguiten çuten
Adeitsuqui
Eta sarthuric vnci hetaric batetara, cein baitzén Simonena, othoitz ceguión lurretic retira leçan appurbat: guero iarriric vncitic iracasten cituen gendetzeac.
Luc 5:3 BHNT
othoitz ceguión = erregutu ceraucon, ez erregutzen ceraucon
Adeitsuqui
Refranes y Sentencias 75
Oparinac nenguian bearguin ta alperqueriac auzquin
‘la necessidad me hizo obrero y la vagamundez pleytista’
bearguin = beharguin, languile
auzquin = aucilari
alperqueria = alferqueria
vagamundez = vagabundez
pleyteista = pleiteista
nenguian = eguin ninduen, eta ez eguiten ninduen
Forma lucea: nindaguian
Forma laburra: nenguian.
Adeitsuqui
Bai Leiçarragac, bai Axularrec, biec erabili çuten adizqui hau:
nenducaten = eduquitzen ninduten
Imperfectua da.
Hala beharco liçateque içan egungo euscara idatzian
nindukaten
adizquiaren ordez.
Forma lucea:
Haiec ni nindaducaten
Forma laburra:
Haiec ni nenducaten
ninda- hassieracoa nen- bilhacatzen da.
Adeitsuqui
Lar janac eta edanac guichitara nencarre RS 438
nencarre = nenkarren
Hemen ere nenkarren = ekarri ninduen, eta ez ekarcen ninduen. Perfectua, aleguia.
Forma lucea: nindakarren
Forma laburra: nenkarren
Academiac: nindekarren
Adeitsuqui
Eskuizkribuak ez dira galduak, Josu. Madrilen dago bat eta Parisen bestea.
Anhitz esquer, Iñigo!!!
Bihotzez!