Hankabikoak

Hankabikoak – 

Argazkia: Zsolt Hubicska

Harritu egiten nau ikuspuntu horrek, haurtzaroan bizitzari begiratzen diogun ikuspegi harrigarri horrek, urteen poderioz galtzen goazen ezohiko angelu horrek.

Ez dut ulertzen zergatik kezkatzen ninduen xehetasun horrek. Olegarioren zapatarena esan nahi dut. Hobe esanda, Olegariok, Teruelen aurrealdean hanka bat galdu zuenak, pare berri bat erosten zuen bakoitzean ezkerreko zapatarekin egiten zuena.

Oso txundituta nindukan La Familiar auzotik zurezko makulu baten laguntzaz mugitzen zen agure ezkongabeko hura, izter erdiraino bildutako ezkerreko zangoa eta haren zapata bakarra. Nik, artean haurra nintzela, banekien zer gertatzen zitzaien, magikoki, buztana galtzen zuten sugandilei, eta espero nuen Olegario ere, kafearen azukre-koxkorrak oparitzen zizkidana, falta zitzaion hanka hori berreskurratzen joango zela.

Ziur nago gizon haren drama goizero oinetako bakar bat janzteko errutinan zetzala, alfonbra gainean bikote alargun horrekin topo egitean, lokarriak lotzen ematen zituen segundoetan, betunez apaintzen pasatzen zituen minutuetan.

Harritu egiten nau ikuspuntu horrek, haurtzaroan bizitzari begiratzen diogun ikuspegi harrigarri horrek, urteen poderioz galtzen goazen ezohiko angelu horrek.

Hori guztia datorkit burura, eldiario.es_go dibertsitate funtzionalari buruzko ezohiko blog batekin topo egin ondoren. De retrones y hombres, une honetan Nuria del Sazek eta Mariano Cuestak zuzendutako bitakora. Esperientziaz badakite biok zertaz ari diren. Deigarria da, hasteko, Steinbecken eleberriarekin bere izenaz egiten duten hitz-jolasa: «Ez zaigu gustatzen elbarria hitza. Nahiago dugu atzerapena, ingelesezko “retarded” edo “atzera egitea” gogorarazten duena. Deitzen gaituzten izena baino zor digutena ematea gehiago inporta zaigula azpimarratzeko aukeratzen dugu.”

Koaderno digital horretan, duintasunez, desgaitasunarekin elkarbizitzea zer den aztertzen dute. Autokonplazentziaren ordez malaostia jartzen diote; gainditzearen topikotik edo Zeruak bidaltzen dizkigun frogetatik haratago doaz. Eta onena da Nuriak eta Marianok, beren bitakoran ikus daitekeen bezala, denari ekiten diotela: AGHAri, itsutasunari, bipolaritateari, irisgarritasunari, suizidioari, itsasora heltzeko gauza ez denari, inklusibotasunari, autismoari, argi indarrak daukan prezio igoera ikusita aulki elektrikoz mugitzen denari, errespiradore elektriko bati loturik bizi behar duenari.

Haiekin bat nator gai honi buruzko ikuspegi gehienak izugarri paternalistak direla eta, haien larruan sartuta, dermatitisa eta alergia sortzen dutela (xaboi gehiegi izateagatik). Gogora dezagun, urrutirago joan gabe, Joshua Weigelen The Butterfly Circus izeneko film laburra, Nick Vujicic protagonista duena (bizitza errealean Australiako predikari eta hizlari motibazional bat, tetra amelia sindromea duena) edo Albert Espinosaren edozein liburu. Ufff, ezin dut haiekin.

Bai, aukeratzekotan, nahiago dut Andrés Aberasturiren Cómo explicarte el mundo, Cris_go zintzotasuna,, Albert Casalsen El mundo sobre ruedasgo naturaltasuna, freskotasuna; Christy Brownen autobiografiaren kemena. Eta, bereziki, Raul Gayren –Querer es poder (a veces)- umorea eta gauzei beren egiazko izenez deitzeko era. Raul arraro samarra den fokomelia edo Roberts sindromea duen retron bat da, gorputz-adarrak kendu dizkiona: “nací con los tobillos tocándome los huevos”. “Bere ezintasunari buruzko gauzak kontatzen ditu beste batzuek ez bezala; oilasko bati burua kentzen dionak bezala kontatzen ditu. Eskua dardararik gabe: jaso matxete bat, jaitsi, zas” -dio Pedro Simonek Papel suplementorako elkarrizketa batetan.

“Ezinbestekoa zait hesteetako erritmoak egokitzea lagunduko didaten pertsonen ordutegietara. Kaka egiten dut ahal dudanean, ez nahi dudanean, ia txakur bat bezala” Agian, bati baino gehiagori bere tonua gordina irudituko zaio, baina desgaitasunaren gaian ez diegu –ezta eskolan ere– protagonistei hitz egiten utzi. Guk egin dugu kontakizun errukiorra eta, okerrena, haiei entzun gabe.

 

-Zer egiten ote zuen Olegario San Josek soberako parearekin? -galdetzen nion neure buruari. Baziren egun batzuk, baita gauak ere, armairu batean txukun eta txukun imajinatzen nituenak; baziren gauak, baita egunak ere, zapata-dendan deskontuak egiten zizkiotela susmatzen nuenak; hain zuzen ere herrenentzako zapata-dendak zeudela, non oinetakoak unitateka saltzen baitziren, eta zapata-dendak, non, zenbakia partekatzen zuten herrenak harremanetan jartzen baitzituzten. Olegariok, beharbada, dendariaren esku uzten zuen asunto deseroso hura, hankabikoa ez zelako ageriko froga hura desegiteko, desagertzeko lan eskerga.

Agian Olegario-k brometan hasten zen, “ba eskuina, mutiko, perfektua, baina ezkerrekoak pixka bat estutzen nau oinbularrean”

Agian inork ez zion ezer galdetzen.

Ez, galtzerdiena ez zen gauza bera.

En fin

naiz.eus-en argitaratua

Irakaslea, idazlea; hurrenkera ez daukat batere argi.