Pasapalabran ere nafarreraz
Pasapalabran ere nafarreraz –
Tele5 kateko Pasapalabra saio ezagunean “euskera” idatzi ordez “eusquera” idatzi dutela-eta, kexa ugari izan dira.
– Tiempo, contiene la Q. Lengua vasca.
– EusQuera.
– Si. pic.twitter.com/yrS6RBTs34
— Igor Goikolea (@goikoleaigor) 2018(e)ko apirilak 20
Espainia parte horretan `vascuence´ zaharkituaren partez euskera esaten ikasi dutelako pozik egon beharrean, askori begiak odoletan hasi zaizkio -bide batez esan dezagun sare sozialetan izularritu direnetako askok gaztelera dutela nagusi mezuetan-; guk geuk `Madril´, `frantsesa´ edo `Ingalaterra´ hitzak erabiliko ez bagenitu legez, adibide batzuk jartzearren, “Madrid”, “français” edo “England” beharrean.
Zer arazo dago espainiarrek beren grafia erabil dezaten, horrela bederen “euskera” hitza ondo ahoskatzeko gai badira?
.
RAE
Joan den asteazkeneko saioaren ondoren sortutako kalapita ikusita, Telebost kateak azalpenak eman nahi izan ditu, eta RAEren hiztegia erabili du aitzakia bezala, honek hitza idazteko bi moduak onartzen dituela esanez: “euskera” zein “eusquera” (ikus beheko argazkian, ezkerretara).
Azalpenarekin konforme gelditu ez, eta guk gure aldetik egiaztapen batzuk egin nahi izan ditugu… orain gutxi ezagutu dugun Naffar Translator programa erabilita; eta bai, susmatzen genuen bezala, “eusquera” naffarreraz idatzita dagoela frogatu ahal izan dugu (ikus beheko argazkian, eskumatara).
Ez da ba Josu Lavin saioko gidoilarietako bat izango? Pasapalabra!
Gaztelaniaz ere RAEren arauera EUSKARA da forma çucena, ceina naffarreraz EUSCARA baita.