Istorioak belarrietara IV. Kontakizun Laburren Lehiaketa

Istorioak belarrietara IV. Kontakizun Laburren Lehiaketa –

Istorioak belarrietara IV. Kontakizun Laburren LehiaketaIgartubeiti Museoak eta Untzi Museoak “Istorioak belarrietara” kontakizun laburren IV. edizioaren deialdia egiten dute. Deialdi honek idazketa euskaraz sustatzea eta zabaltzea du helburu, honakoan haur ipuinen generoa bereziki bultzatuz.

Gainera, kultur ondarearen inguruko lan modu berriak zabaldu eta parte hartze zein esperimentazio gune berriak sortzea du xede.

Deialdiaren gaia baserria eta itsasoa da. Erdi Aroaren amaieran, arrantzaren gorakadarekin batera, dolare baserria sortu zen. Lantegi izugarriak ziren eta tokiko kontsumoa hornitzeaz gain, merkataritza eta arrantza itsasontziak ere hornitzen zituzten.

Historian zehar, sagardoa, baserria eta itsasoa gaur egunera iritsi zaizkigun kontakizunak eta kondairak sortzeko gaiak izan dira. Esate baterako, Ataungo Agerre baserriko jabeei Jentilak egindako madarikazioa edo beraien aberastasunekin gelditzeko asmoz eremu arriskutsuetara itsasgizonak erakartzen saiatzen ziren mamuen eta gezurtien kondairak

Animatu zaitez!

Epea zabalik 2018ko ekainaren 15 arte.

Informazioa eta oinarriak

Izena emateko eskaera

Istorioak belarrietara IV. Kontakizun Laburren Lehiaketa
baserria, euskarazko kontakizunak, Igartubeiti, itsasoa, ondarea, Untzi Museoa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude