Ordenagailuak eta interneteko konexioa, XXI. mendeko armak

Ordenagailu gela, by tsakshaug, Flickr
Ordenagailu gela, by tsakshaug, Flickr

Posta elektronikoko erasoak dira ezagunenak gure artean. Interesgarriak diruditen mezuak heltzen zaizkigu egunero eta posta ireki bezain laster, erdiak baino gehiago zakarrontzira bota behar ditugu, badaezpada ere irakurri gabe. Gure kontaktuen izenean ere mezu “susmagarriak” jasotzen ditugu, gure ordenagailuak izorratzeko edota bertatik informazio baliagarria eskuratzeko. Arriskutsuenetakoa pishing deritzon jarduera da, internet bidez bankuko kontuko informazioa lapurtzen dute ondoren zure dirua lapurtzeko inolako arrastorik utzi gabe. Baina horiek eskala txikian eginiko oldarraldiak besterik ez dira.

Gobernuen aurkako erasoak, ordea, arazo serioagoak dira, egun munduko potentzia handiek Internetek eskaintzen dituen baliabideak erabiltzen baitituzte elkarri kalte egiteko. Txina da ziber gerra egiten herrialde aktiboenetakoa. Eta pirata informatikoen jomuga gustokoena, aldiz, EEBBtako Pentagonoa.Informazioa lapurtu eta barne-komunikazioa etetea dute oldar horiek xede.

Iragan uztailaren 4ean hasi zen eraso informatikoa EEBBen eta Hego Korearen aurka. Erakunde eta instituzio ofizialen web orrien aurka egin zuten. EEBBtan Altxor publikoaren sailaren, Merkataritza Batzorde federalaren, Pentagonoaren eta Etxe Zuriaren web orriak blokeatzea lortu zuten. Lehen susmagarria, noski, Ipar Korea izan zen, baina oraindik ez dute Hackerren jatorria aurkitu. Hego Koreako Komunikazio Batzordeak erasoak, Alemania, Austria, Georgia, EEBBk eta Hego Koreatik jaurti direla uste du. Hala ere, Ipar Koreatik erasorik egin ez bada ere, aginduen atzean Pyongyang-eko gobernua dagoela pentsatzen jarraitzen dute.

Web 2.0-a eta IP sarea hobetzen doazen einean, eraso informatikoak ere handitzen doaz eta eraginkorragoak bilakatzen dira. 1989an aldizkari espezializatu batek oparitzen zituen disketetan zegoen birusak enpresa mordoari kalteak eragin zizkion, lehen erasko informatikoa izan zen. Ordutik Interneten erabilera masiboak, batik bat, eraso mota hau hobetzea eta hedatzea ekarri du. Halako ekintzen ohiko adierazpena da ziber bomba, zerbitzari bati une berean, bere erantzuteko ahalmena blokeatuko duen dei kantitatea bidaltzea litzeteke.

Halere, komunikazioaren aroan, informazio sekretua eskuratzea eta informazio faltsua zabaltzea dira eraso zibernetiko arriskutsuenetakoak. Eta XXI. mendeko gerretan, sarea, arma bat gehiago bilakatu da.

Sarearen historia kolpe handiz josita dago, zihur EEBB eta Hego Koreakoa ez dela azkena izango.

Hemen gerra informatikoari buruzko informazio gehiago topatuko duzue.

EEBB, Hego Korea, Internet, Ipar Korea, ziber gerra

Kazetaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude