Roberto Lopez De Calle, El Mundoko kazetaria Radio Euskadiko albistegi buru

zuzeu.eus-logo7Ari da apurka-apurka Euskal Irrati Telebista aldatzen, bai behinik behin goi karguei dagokienez. Azken izendapena publiko egin dutena El Mundoko Roberto Lopez La Calle-rena izan da; bera arduratuko da Radio Euskadiko albistegien zuzendaritza lanaz. Espainiar egunkarian politikaren inguruko informazioarekin aritzen zen, EAJri buruzko informazioan espezializatu zen zehazki.

Lopezen gobernuak hasieratik esan du ez duela nahi “ideologizatu” irrati-telebista publikoa, ez direla partzialak izango eta behingoz, profesionalak soilik izango direla goi kargu. Bada ikusten ari gara zein diren profesional horiek, zein ildotakoak guztiak. Nolabait PP-PSE ituneko letra ttikian sartzen diren kontutxoak dira horrelakoak. Oraindik azkarregi da hitz egiteko, denbora pixkat gehiagorekin garbiago geratuko da dena.

Ekaitza bainuontzi batean

2 pentsamendu “Roberto Lopez De Calle, El Mundoko kazetaria Radio Euskadiko albistegi buru”-ri buruz

  • kazetari bat 2009-07-15 16:42

    Radio Vitoriako buru den Lukas Irigoyenek Arabako PPko Aldun Nagusi izan zen Ramon Rabaneraren prentsa burua izan zen ere.

  • El Mundoko kazetaria= PPren jarraitzailea. Hori da albisteak ondorioztatzen dudana. Ez dut Roberto ezagutzen, baina El Mundoko kazetari batzuk bai, eta formula hori ez da betetzen. Sinplifikazio batzuk arriskutsuak dira.