Ni Naiz Naizena [websaila 1&2] Aitzole Araneta eta Victor Viruta

Ni Naiz Naizena [websail dokumentala] –

Abian da Ni Naiz Naizena websail dokumentala. Mugen Gainetik eta Gehitu elkarteen ekimenez sortutakoa. Izaskun Arandiak zuzendu du websaila, eta Izar Filmsek ekoiztu du. 10 minutuko 10 atalez osatua dago eta proiekturako bereziki sortu den webgunean ikusi ahal izango dira: Trans.eus. 10 trans pertsonaren esperientziak ezagutuko ditugu websail honetan, eta lehen bi atalak argitaratuta daude, Aitzole Araneta eta Victor Viruta dira protagonistak. Datozen asteotan, 10 atal osatu arte jarraituko dute atalek hemen argitaratzen. Jarrai itzazue Twitterren estreinaldi bakoitzaren berri izateko. Atal bakoitza Eduardo Gaviña (Yogurinha Borova) eta Nere Falagan argazkilariek protagonistei egindako argazki, azken 2 urtetan egindako elkarrizketa eta artxibozko irudiez osatua dago.

ni naiz naizena

trans.eusNiNaizNaizena [websail dokumentala]

NiNaizNaizena [websail dokumentala 1&2] Aitzole Araneta eta Victor Viruta

NiNaizNaizena [websail dokumentala 3&4] Alice Díez eta Graham Bell Tornado

NiNaizNaizena [websail dokumentala 5&6] Fergie Barahona eta Eder Iturralde

Izaskun Arandia: “Websail honekin jendeak nik ikasi dudanaren laurdena ikasten badu, oso pozik egongo naiz”

Seriefiloa naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude