Ni Naiz Naizena [websaila 3&4] Alice Díez eta Graham Bell Tornado 

Ni Naiz Naizena [websail dokumentala] –

Abian da Ni Naiz Naizena websail dokumentala. Mugen Gainetik eta Gehitu elkarteen ekimenez sortutakoa. Izaskun Arandiak zuzendu du websaila, eta Izar Filmsek ekoiztu du. 10 minutuko 10 atalez osatua dago eta proiekturako bereziki sortu den webgunean ikusi ahal izango dira: Trans.eus. 10 trans pertsonaren esperientziak ezagutuko ditugu websail honetan. Lehen bi ataletako protagonistak Aitzole Araneta eta Victor Viruta izan ziren, hirugarrena eta laugarrena publikatu dira, Alice Díez eta Graham Bell Tornado dira protagonistak. Datozen asteotan, 10 atal osatu arte jarraituko dute atalek hemen argitaratzen. Jarrai itzazue Twitterren estreinaldi bakoitzaren berri izateko. Atal bakoitza Eduardo Gaviña (Yogurinha Borova) eta Nere Falagan argazkilariek protagonistei egindako argazki, azken 2 urtetan egindako elkarrizketa eta artxibozko irudiez osatua dago.

ni naiz naizena

trans.eusNiNaizNaizena [websail dokumentala 1&2] Aitzole Araneta eta Victor Viruta

NiNaizNaizena [websail dokumentala 3&4] Alice Díez eta Graham Bell Tornado 

NiNaizNaizena [websail dokumentala 5&6] Fergie Barahona eta Eder Iturralde

NiNaizNaizena [websail dokumentala 7&8] Víctor Alvarado eta Kimberly Zambrano

NiNaizNaizena [websail dokumentala 9&10] Mary Reno eta Josebe Iturrioz

Seriefiloa naiz.