Koldo Alzola: “Israelgo estatuaren gorazarreko partida bat ezin da normaltasunez gertatu”

koldo alzola

“Inor ez da itzultzen Palestinatik joan zenean bezala”. Arabiar herrialdeko biztanleriaren zapalkuntza egoerak eta erresistentzia gaitasunak hunkituta, palestinarren aldeko elkartasun lanean dabil Koldo Alzola (Gasteiz, 1974). Komite Internazionalistetako brigadista gisa hainbatetan izan da bai Gazan bai Zisjordanian, bertako bizilagunen egoeraz arduratuta eta laguntzeko asmoz. Uhintifada irrati saioaren gidaria ere bada, Hala Bedi irratian. Gasteizko irrati libreko gela batean elkartu gara. “Zutoin defentsiboa” Israelen operazioa eten baino ordu gutxi batzuk lehenago eman dizkigu bere irudipenak. Erasoaz gain, bere inplikazioaren nondik norakoak, Israelen politikaren aurkako boikota eta elkartasun mugimenduean ekintzak izan ditugu hizpide.

ELKARRIZKETA ZATIKA

Noiz sortu zen zure harremana Palestinarekin?

Zerk bultzatu zintuen Palestinaren kausan inplikatzera?

Zergatik erabaki du Israelek Gaza orain bonbardatzea?

Zer egin daiteke Euskal Herritik Israelen politika gelditzeko?

Kirol lehiak Palestinako banderekin etetea, jendeak ulertzen du?

Israelgo kirol talde bat datorren bakoitzean Ertzaintza Mossaden zerbitzura jartzen da. Nola da hori posible?

ELKARRIZKETA OSORIK

elkarrizketa, Gaza, koldo alzola, Palestina
Iñaki Larrañaga

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

2 pentsamendu “Koldo Alzola: “Israelgo estatuaren gorazarreko partida bat ezin da normaltasunez gertatu””-ri buruz

  • Inoiz palestinan egon ez naizenez, jakin nahiko nuke elkarrizketatuak albiste honen inguruan duen iritzia:
    http://www.abc.es/20121018/internacional/abci-embajador-palestino-201210171942.html
    Batez ere, Musa Amer horrelako ekitaldietan egon denean:
    http://www.rumboagaza.org/cronica-euskadi/

  • Koldo Alzola
    Koldo Alzola 2012-11-23 19:08

    Beste batek esango lukeen bezala, pozten nau galdera hori egin izanak. Ez dut uste inondik inora politikari profesional batek herri oso bat ordezka dezakeenik, are gutxiago Palestinako kasuan, izan ere, gaur egungo Palestinako Aginte Nazionalaren ordezkariak (Palestina barruan zein mundu mailakoak) estatu kolpe izkutu baten osatutako gobernu baten ondorengoak dira (2006ko hauteskundeak Hamasek irabazitakoan israeldarrek Hamaseko 40 diputatu inguru atxilotu, legebiltzarrean gehiengo berria osatu, eta agintean Fatah jarri egin zuten). Laburbilduz, palestinarrek arazo serio bat daukatela euren ordezkaritzarekin, eta gaurko enabaxadore ofizialak, batere zilegitasunik ez izateaz aparte, erabateko ezjakintasunean oinarritzen ditu Kataluniako eta EHko independentismoari buruzko adierazpenak, eta bazterrak nahastu besterik ez du egiten, seguruenik bere interes pertsonalen mesedera. Donostiako Udalean ere harrera egin badiote, borondate txarragatik baino, ezjakintasunagatik izan dela esango nuke. Palestinar informatuen sentimendua ez dator bat, inondik inora, inongo zilegitasunik ez duen enbaxadore zipaio horrenarekin.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude