Twitterren itzulpenak lagun gehiago behar ditu

Twitter euskaraz egongo da uztailaren 5ean. Horretarako, ordea, Twitterren itzulpen zentroan laguntza behar dute jo eta su dabiltzan lagunek. Ekainaren 29an, itzulpenaren %67a dago eginda, hau da, %33 falta da oraindik. Askatasunerantz erabiltzaileak ohartarazi du %100ean ez bada euskaratzen, ez dela argitaratuko.

Denok lagundu dezakegu hemen Twitter euskaratzen. Twitterrek bere gunean zortzi itzultzaile aktiboenen izen-zerrenda plazaratu du. Hemen dituzue haien kontuak. Eskerrak emateko, laguntzeko edo hauspoa emateko modu ona da haiek jarraitzea.

  1. .ike.R. @IkeAru
  2. Joana Garmendia @juanita_ironia
  3. Iker Hernando @ikher1
  4. Nahia Alkorta @nahiaetaezina
  5. Totorika93 @totorika93
  6. Xabier Aramendi @azpidatziak
  7. Ander Goikoa @hebnizezae
  8. amaral <3 @EveBlunt


euskaratu, itzulpena, twitteru
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Twitterren itzulpenak lagun gehiago behar ditu”-ri buruz

  • Twitter-en euskaraketa aurrera doa. Bi heren dagoeneko eginak daude. Pozten naiz Twitter Incorporate empresa estatubatuarragatik eta baita beraien zerbitzarian kontua duten euskaldunengatik.

    Nik ez dut mikroblogging sistema hori erabiltzen, baizik eta beste bat: Identi.ca zerbitzarian dut kontua (StatusNet softwarearekin dabil). Sistema hau, Twitter ez bezala, software librearekin egina dago eta lizentzia librearekin argitaratzen dira edukiak. Twitter sistema zentralizatua da eta ondorioz enpresak datuen kontrol osoa du. StatusNet sistema federatua da eta nahi duenak zerbitzari bat martxan jartzeaz gain (zerbitzari tematikoak eta hizkuntzaren araberakoak daude, euskaldun bi barne), erabiltzaileek beste zerbitzarietako erabiltzaileekin hitz egin dezakete inolako mugarik gabe. Zure kontua Twitter-ekin eta Facebook-ekin sinkronizatu dezakezu nahi izanez gero. Android edo iPhone telefonoa izanez gero, informazioa era erosoan igorri dezakezu bertatik. Zerbitzu bikaina da, euskaldun dexentek erabiltzen dutena, eta dagoeneko euskaraz dago gainera, 100%.
    http://librezale.org/2012/04/20/identi-ca-orain-euskeraz/

    Portzierto, WhatsApp Messenger-ekin antzeko zerbait gertatzen da (enpresa batena, bezero eta zerbitzari pribatuak, datu zentralizatuak, erabiltzaileen pribatutasuna bost axola enpresari). Nik bapateko mezularitzarako Jabber erabiltzen jarraitzen dut, bai ordenagailuan eta baita telefonoan ere. Eta nire kontaktuak ikusita ez naiz euskaldun bakarra, ezta gutxiago ere. Jabber protokolo librea da, Jabber zerbitzari eta bezero libreak daude (baita jabedunak ere), eta bar. Pasa den astean, taberna batetan garagardo bat hartzen geundela, lagun bati jabberreko kontu bat sortu nion di-da batetan dohako zerbitzari batean eta orain jabber bitartzen hitz egiten dugu.

    Pentsatzen jarrita, Facebook-ekin ere antzera gertatzen da. Ni neu eta nire ezagun batek baino gehiagok N-1 zerbitzarian dugu kontua (dagoeneko euskaraz dagoen Elgg software libre eta federatuarekin dabil) eta Euskal Herriko pertsona eta talde batek baino gehiagok bertan dira ere.

    Baina zergatik tematzen da jendea Twitter, WhatsApp eta Facebook-ekin? Hori al da benetan nahi duguna? Zer egin daiteke gauzak aldatzeko? Zu ezer egiteko prest zaude?

    Barkatu nire mezua. Ez dut inor erasotua sentitzerik nahi. Facebook euskaratzen lagundu nuen denboraldi batez eta nahiago dut Twitter euskaraz egotea ez egotea baino. Fenomeno guzti honen inguruan nahiko kritikoa naiz: modako aplikazioak erabiltzeko etengabeko joera beste edozein irizpideren gainetik, erabiltzaileon ongizatea bilatzen ez duten multinazionalei opariak egitearen poza eta abar. Nire helburua hausnarketa eragitea besterik ez da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude