Asteburu honetan: Tomate milorriak txipiroi eta tipula goxatuarekin errezeta

Tomate milorriak txipiroi eta tipula goxatuarekin –

Asteburu honetan: Tomate milorriak txipiroi eta tipula goxatuarekin

Euskal sukaldaritza praktikoaAsteburu honetan tomate milorriak txipiroi eta tipula goxatuarekin RZ dakarkizugu, teknikan gora eta hau ere denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai… Iker Markinezek «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ goxo eta erraz bat, guk zail_xamarrak kategorian sartu duguna…

Segi gozo, segi fin eta on egin! 🙂

TOMATE MILORRIAK TXIPIROI ETA TIPULA GOXATUAREKIN

Tomate milorriak txipiroi eta tipula goxatuarekinOsagaiak 4 pertsonentzako:

  • Txipiroiak 1 kilo (20 bat pieza)
  • Tipulak 4
  • Baratxuriak 4 ale
  • Baserriko tomatea 2
  • Oliba olioa
  • Sagardo ozpina 2 koilara bete
  • Perrexila
  • Gatza

Errezeta

  1. Tipulak eta baratxuriak juliana erara moztu. Barazki horiek lapikoan jarri eta olioa eta gatza bota. Su motelean ordubetez goxatzen utzi. Tarteka, nahastu.
  2. Hori sutan dagoen bitartean, txipiroiak garbitu. Txipiroiei gatza bota, eta plantxa beroan pasatu, minutu bat alde bakoitzetik. Ondoren, prestaturiko tipula lapikoan sartu.
  3. Segituan, plateraren prestaketarekin hasiko gara. Tomatea garbitu, eta xerra finetan moztu. Oliba olioa, perrexil xehetua, ozpina eta gatza ontzi batean nahastu.
  4. Milorrien prestaketa: Tomate xerra baten gainean bi txipiroi eta tipula goxatu pixka bat jarri. Gainean, beste tomate xerra bat, eta berriro txipiroi eta tipula jarri. Horrela hiru bat pisutako milorria egin arte. Bukatzeko, aurrez prestaturiko olio eta ozpinez milorria ondo busti.

Kasu!

Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…

Akaso!

Xuban Intxaustik gidatzen zuen ETBko “Txoriene” saioan Ikerrek  ‘KIKOMAN’ KURRUSKARIAK RZ egin zuenekoa…

Tomate milorriak txipiroi eta tipula goxatuarekin

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Txanpiñoi txapelak galeper arrautza eta otarrainxkekin

Asteburu honetan: Onddoz beteriko kiribil kurruskatsua kuia kremarekin eta Paul Stamets

Zenbat da 200 kaloria jakika?

Geuria MerkatuamahalaMahala
Asteburu honetan: Tomate milorriak txipiroi eta tipula goxatuarekin

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!