Eguraldi txarrari, estreinaldi onak

Eguraldi txarrari, estreinaldi onak – 

Eguraldi txarrari, estreinaldi onak

Alpha

20.000 urte atzera, azkeneko glaziazioan goiti-beheiti, girotutako proposamena dugu hau. Bere tribuarekin partekatutako lehen ehizaldia den horretan, larriki zaurituko da filmaren protagonista. Kideek hiltzat joko dute, eta bidean abandonatuko dute bere gorpua. Esnatzerakoan, otso baten konpainia bakana topatuko du gazteak, eta animaliaren konplizitatea besterik ez du izango negua heldu baino lehen etxera itzuli eta bere biziraupena bermatzeko.

Los futbolísimos

Soto Alto Futbol Club da taldearen izena eta, besteak beste, Pakete, Camuñas, Angustias, Helena eta Toni dira atea defendatzen duten gerlariak. Helburu bakarra dute: liga amaitu arteko partida guztiak irabazi behar dituzte. Taldea kategoriaz jaisten bada, gurasoek kirol elkartea itxiko dute. Partidurik galtzen badute, bada, akabo taldea. Abentura ugari eta adiskidetasuna izango dira nagusi, etxeko txikiez gain, familiako kide nagusiek ere gozatzeko pentsatutako film goxo honetan.

Breaking In

Emakume baten istorioa da. Gaizkile batzuk bere etxean lapurretan ari direla konturatzean, haren seme-alaben bizitza salbatzeko borrokatu egingo duen emakume baten istorioa.

The Happytime Murders

Txotxongilo zein gizakiek partekatzen duten mundu batean girotutako istorioa dugu. Lehenengoak, ordea, bigarren mailako hiritar bezala tratatuak izango dira. 80ko hamarkadako telebista saio bateko txotxongilo-multzoa banan bana erailtzen hasiko da norbait, eta hori izango da istorioaren abiapuntua.

La musica del silenzio

Andrea Bocelli abeslari italiarraren irudiaren inguruan errodatutako ‘biopic’ formatuko filma. Ikusmen gaitz larri batekin jaio zen musikaria, urteak igaro ahala erabateko itsutasunean bilakatuko zen eritasuna. Trabak traba, orotariko oztopoak gainditu ditu italiarrak, eta urteetako ibilbide arrakastatsua lortu du musikaren munduan.

La promesse de l’aube

Romain Gary idazlearen eleberri autobiografikoaren zinemarako egokitzapena dugu hau. Bertan, idazlearen gaztaroa gogoratuko dugu, gerra garaian bere familiarekin batera Alemaniatik Frantziara egindako ihesaldia, eta aireko armadan egin zuen urteetako ibilbidea.

Eguraldi txarrari, estreinaldi onak

Euskal pantailaren gunea