Asteburu honetan: putetxe jatorridun Tiramisua

Asteburu honetan: putetxe jatorridun Tiramisua –

pagotxa errezetak - Asteburu honetan: putetxe jatorridun Tiramisua

Asteburu honetan, beste postre goxo bat, RZ erraza, ama eta izeba datozenerako edo ligatzen laguntzeko moduko horietakoa. Tiramisua postre modernoa da, ez tradizionala, jende askok pentsatzen duenaren kontra. Bere jatorria 50. hamarkadan dauka Italiako ipar-ekialdean, Véneto inguruan, Venezia hiriburu duen  eskualdean. Zenbaitzuk bere sorrera zehatza hango inguruetako burdeletan kokatzen dute, indartzaile bezela zerbitzatzen omen zen… Prestatu eta zerbitzatzen duzunerako kontatzeko moduko bitxikeria… Gozatu eta on egin!  🙂

Tiramisua

Tiramisua

Asteburu honetan: Arrozesnea  >

Osagaiak:

  • 5 arrautza
  • 75 g azukre
  • 75 g irin
  • Kafe bat bikoitza eta beltza, expresoa
  • Pattar zorrotada eder bat (amaretto)
  • 4 arrautza gorringo
  • 8 koilarakada azukre
  • Mascarpone gazta krematsua, 250 g
  • 4 arrautza zuringo

Tiramisua

 Errezeta:

  1. Bizkotxoa egiteko, katiluan 5 arrautza eta 75g azukre nahasiko ditugu. Indarrez irabiatuko dugu, orea loditzen eta zuritzen den arte, ongi harroa gelditzen den arte. Ondoren, irina bahetu eta euri fin gisara erantsiko diegu, poliki-poliki, arrautzei eta azukreari. Orea laberako paper sulfuroztatuaren gainean hedatu eta labean sartuko dugu, 7 minutuan, 180 graduan, lehortzen utzi gabe, gero xamur-xamurra geldi dadin.
  2. Bizkotxoarentzako bainua honela prestatuko dugu: kafe bikoitza, hotza, amarettoarekin nahasi eta hozten utziko dugu.
  3. Krema honela: katilu batean hagaxkekin arrautza gorringoak eta 4 koilarakada azukre ongi jo, krema franko horratzen den arte, lehen halako bi egiten den arte gutxi gorabehera. Ondoren, eragiteari utzi gabe, mascarpone gazta erantsi, pixkanaka-pixkanaka, dena bat egiten den arte. Bukatzeko, beste 4 koilarakada azukre eman diegun arrautza zuringo harro-harrotuak erantsiko ditugu.
  4. Tiramisua plum-cake moduko molde batean harrotzen ahal dugu, tartarako edo bizkotxorako erabiltzen ditugun horietako batean, edo baita portzelanazko ontzi txikietan ere, erasoagoa baita gero bakoitzari zerbitzatzeko. Erraz-erraza da.
  5. Bizkotxo-plantxa hautatu dugun ontziaren hondoaren tamainako puskatan moztuko dugu, eta puskak, esaterako, ontzi txikien hondoan jarriko ditugu. Puskak gero kafe-bainuaz blaitu, koilarakada eder bat botaz, harik eta bizkotxoa ongi urasetu arte. Ondoren gazta-krema ongi harrotua eman gainetik, ertzetaraino.
  6. Krema denbora-tarte batez hozten utzi behar dugu, hozkailuan esaterako, eta zerbitzatu baino lehenago kakao mingotsaren hautsez parpar eman oparo. Kafe-bainutik alkohola kendu, gehiegi gustatzen bazaie ere.

Kasu:

Tiramisuaren RZ anitz daude, familia bakoitzak eta txef italiar bakoitzak bere sekretua eta RZ propioa daukala esan ohi da. Kafea, amaretto edo likoreren batekin bustitzeko aukera duzu, zaporea indartu eta aromatizatzeko. Gozatu eta on egin!

Errezeta gehiago…

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!