Asteburu honetan: Entsalada errusiarra

Asteburu honetan: Entsalada errusiarra >

Pagotxa

Asteburu honetan entsalada bat, errusiarra, parranda osteko geure RZ gogokoenetako bat, sukaldean.eus-etik lapurtu duguna. Ama eta izeba datozenerako ere bai, edonoiz egiteko erraza, hotza, epela, pintxo moduan edo nahi bezala primeran sartzen den horietakoa, baina esan bezala eta batez ere, parranda ostean izozkailura osteratxoa egiten duzun une horretan eskertuko diguzu izugarri… Gozatu eta on egin!  🙂

Entsalada errusiarra

Entsalada errusiarra

Asteburu honetan: Arrozesnea  >

Osagaiak:

  • 4 azenario
  • 3/4 kg patata
  • 3 arrautza
  • Ilar fin-finak, pote txiki bat
  • Artoa, lata txiki bat
  • Hegaluze ongi hautatua, oliotan edo ozpinetan kontserbatua, puska bat
  • 1/4 l maionesa, norberak egina, ez oso lodia
  • Tipulin txiki bat, xehatua
  • Piper berde bat, xehatua
  • Gatza
  • Sagardo-ozpina, pittin bat

Entsalada-ErrusiarraErrezeta:

  1. Jarri eltze batean ura suelto gatzarekin, azenarioak, patatak eta arrautzak estaltzeko adina. Su bizira hurbildu eta utzi borborka egosten.
  2. Handik 10 minutura atera arrautzak eta utzi hozten, eta beste 5 minutuz gutxienez utzi azenarioak eta patatak egosten, xamurtu arte, labana baten puntaz alderik alde aise pasatzeko moduan egon arte alegia. Xukatu eta epeltzen utzi, eskuetan erabili ahal izateko, zuritu egin behar baitira.
  3. Zuritu, bada, eta zatitu patatak eta azenarioak koskor txikitan. Jarri dena gopor batean eta gehitu arrautza xehatuak, ilar xukatuak, artoa, hegaluze izpitua, tipulin xehatua, piper berde xehatua, maionesa eta sagardo-ozpin xorta. Dena nahasi ongi, eta, behar izanez gero, maionesa pixka bat gehiago gehitu, gustatzen zaigun punturaino. Gatz puntua probatu eta, behar izanez gero, zuzendu.
  4. Hozkailutik atera, eta fresko-fresko mahairatu. Entsalada mota honek nahia adina aldaketa ametitzen ditu, gure gustuak eta gure umeenak asetzeko modukoak. Abokata, ganba egosi eta azala kenduak, porru egosia, urdaiazpiko egosia dadotan, ozpinetako ozpin-pe

.

Errezeta gehiago…

Entsalada epela, patata, arrautza eta antxoilekin

Asteburu honetan: Bakailao eta piper erre entsalada

Asteburu honetan: Entsalada errusiarra >

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!