Asteburu honetan: Gazta krema fruitu gorriekin

Gazta krema fruitu gorriekin –

Pagotxa RZk - Gazta krema fruitu gorriekin

Asteburu honetarako Gazta krema fruitu gorriekin RZ dakarkizugu, denak txundituta uzteko, ama eta izaba datozenerako, edo ligatzen laguntzeko moduko RZ goxoa eta prestatzeko azkar eta erraz-erraza. Gozatu eta on egin!  🙂

Gazta krema fruitu gorriekin

Osagaiak:

  • mascarpone gaztaren krema (Litro bat, hotz-hotza)
  • fruta gorri garbi eta xukatuak (4 eskukada)
  • azukre-hautsa

Errezeta:

  1. Gazta krema hotz-hotza kristalezko lau kopa altutan paratuko dugu. Krema aldez aurretik egina izan genezake, ongi gordea hozkailuan. Hala egiten badugu, kopak ongi estalirik izan behar ditugu ez usain ez zapore bitxirik har ez dezaten.
  2. Uretik pasatu beharra duten fruta gorriak ongi garbitu (andere mahatsa, marrubiak). Beste batzuen kasuan hobe da uretik ez pasatzea, desegin ez daitezen (masustak, mugurdiak, basoko marrubiak); horiekin aski da txortenak eta itsatsita diratekeen hostoak kentzea.
  3. Krema zerbitzatzeko orduan, par-par bota fruta gorriak, oparo, eta gero gainetik azukre-hautsa, elurtua bezala gelditu dadin fruta-tontor hori.  kr
  4. Gozatu eta on egin! 🙂

Errezeta gehiago…

Asteburu honetan: Limoi sorbetea

Asteburu honetan: Jogurt krema fruitu gorrien marmeladaz

Asteburu honetan: ganbak baratxuritan

Merkatua
Asteburu honetan: Gazta krema fruitu gorriekin
Pagotxa RZk

Amatxoren altzoa utzi duzu eta abandonaturik sentitzen zara. Lasai, ez izutu, sukalde zintzo eta garbia, zopa eder bat, entsalada bikain bat, esneki goxo bat… horrelako gauza xume bezain zailak aurkituko dituzu PAGOTXA RZtegian. Etxean egiteko aproposak denak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude