Sarean bizi eta biziraun: Deskontu eta Gluup

Azken urteotan izugarria izan da eskaintza plataformen hazkundea. Euskal enpresa ugari batu dira aukera honetara. Batzuk aurrera eginaz eta beste batzuk porrot. Arrakasta lortu dutenetarik bi, gluup.es eta deskontu.com gipuzkoarrak dira. Sarean soilik oinarritzen den enpresa baten lehen urratsak, egunez eguneko jarduna eta bilakaera azalduko digute bi proiektu hauetako arduradunek bihar, martxoak 6 ostirala, Urola Kostako Mankomunitatean.

Txomin Jauregi (Deskontu) eta Igor Penilla (Gluup) ekintzaileak dira bi plataforma arrakastatsu hauen erantzuleak. Lehen pertsonan kontatuko digute haien enpresen ibilbidea, akatsak eta lorpenak, eta noski bidean ikasi dutena.

Non: Urola Kostako Mankomunitatean

Noiz: Martxoak 6, ostirala, 12:00etan

Gluup.es

Captura de pantalla 2014-03-06 a la(s) 09.56.16

Deskontu.com

Captura de pantalla 2014-03-06 a la(s) 09.56.47

deskontu

Zer duzu buruan “Sarean bizi eta biziraun: Deskontu eta Gluup”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude