PSN: Suizidio politikoa

Ez da zentsura moziorik egonen Nafarroan, PSOEk debekatuta. Eman duten azalpena: Bildu gabe ez dago gehiengorik. Bi astez egoera alfer-alferrik luzatu eta gero lehendik ere jakina zena esateko agertu da PSOE. Roberto Jimenezek epelak esan eta gero,  “edo Barcina badoa edo bota egingo dugu”, atzera egin du. 

PSN: Suizidio politikoaYolanda Barcinak bidea libre du 2015 arteko legealdian agintzeko, PSOEk Madrilgo Ferraz egoitzan hala erabakita. Bildurekin batera bozkatzeko argazkia saihestu dute Madriletik, estatu arrazoia medio, eta PPren eraso mediatiko-politikoei beldur. Logika guztien aurka, zentsura mozioaz hitz egiteko Bildurekin ez biltzea erabaki du, hasieratik jakinik haien babesa ezinbesteko zuela mozioa aurrera atera eta bozak aurreratzeko. Euskal Herriko errealitatea ukatuz, non alderdi politiko guztien arteko itunak egon diren, Espainiara begirako antzerki gaizki antzeztu bat egin dute. Eta egoera are umiliagarriagoa izateko Barcinari dimititzeko eskatu diote.

Erridikulu politiko gorena PSNrena. Hauteskundeak deitzeari uko egin dio parlamentuko bigarren indarrak babestuko lukeelako aurrerapen hori. Arretaz ulertu. Ez gobernu aldaketa bat gauzatzeko, herritarrei boto eskubidea ahalik eta lasterren emateko, baizik. Batere ez zaie inporta UPNren erabakiek nafarrengan izan dezaketen eragin negatiboa. Jimenezentzako hori egitea hiritarren zerbitzura lan egitea bada, hasi beharko du soka sabaian lotzen.

PSN: Suizidio politikoa

barcina, mozioa, nafarroa

11 pentsamendu “PSN: Suizidio politikoa”-ri buruz

  • zorrozkiloa 2014-03-06 01:42

    Ez dute “saihestu”, “eragotzi” egin dute.

  • Nahiago nuke zentsura mozioa aurkeztuko balute,batik bat Nafarroarentzako txarra dela UPNk boterean jarrai dezan. Hau esanda alderdi abertzale ta Euskaltzaleentzako,hobeto da zentsura moziorik ez hadago ta urte barru hauteskundeak badira.
    Egoera txarrera besterik ez da joango ta maiatzan hauteskundeak izango balira oso zaila litzateke PSN gabe lehendakaritza eskuratzea,urte bat barru oraindik ta boz gehio galduko bait dute PSNk ta UPNk. Espero dut mezua ulergarria izatea,androitik idazten dut ta zaila eiten zait idazten dudana ikustea.

    • Pello Andrearriaga 2014-03-07 17:31

      Sugarrek dio hobe dela zentsura moziorik ez aurkeztea, hauteskunde garaian bozka gehiago jasoko baitira. Honen aurrean nire galdera hauxe da: bozka gehiago edukitzearen truke nafarrak izorratuta jarraitu behar dute? Ez zait bidezkoa iruditzen.

  • Suizidio politikoa? Zergatik?
    2007an Nafarroako PSOEk NaBai eta IUrekiko hitzarmena baztertu eta gobernuan jarraitzea ahalbideratu zion UPNri. Barruko kontraesan txiki batzuk gora behera ez zen ezer berezirik gertatu. 2011ko hauteskundeetan PSOEk bere ohiko amaitzeei eutsi zion; 3 eserleku galdu zuen, baina UPNk 3 eta NaBaik beste 3 ere. Eta UPNrekiko koalizio gobernua osatu zuten. Beraz, zergatik orain ondorio txarrago jasoko dutela ondorioztatzeko? PSOEk Nafarroan ez du boto galera nabarmenik izango hurrengo hauteskundeetan, gai honengatik behintzat.
    .
    Euskal Herrian PSOEk dauzkan sukurtsalen boto emaile gehienak espainolista amorratuak dira eta lehentasuna oso garbi daukate; Espainiaren batasuna inposatzea kosta ahala kosta. Gobernua lortzeari utzi behar badiote prest daude sakrifizio hori egiteko Espainiaren batasunaren alde. Gure herria zapaltzeko izango ez balitz txalotzeko koherentzia dela esango nuke. Arlo abertzalean norbait dago prest gobernuak, edo legalizazioa, galtzeko independentziaren aldeko urrats praktikoak ematearren?
    .
    Eta suizidioaz berba egiten, agian suizidio (politikorako) joera gehiago ikusten dut arlo independentistan: inposatzen diguten legedia zintzo zintzo betetzea eta legedia horren ondorioa diren instituzioak eta hauteskundeak soilik, edo lehentasunez, erabiliz gure herriaren askatasuna lortuko dugula aldarrikatzean. Eta horren ondorioz espainolista amorratuen, kasu honetan PSOEkoen, beharra izatean.

  • Peru Dulantz 2014-03-06 13:58

    Argi gera dadila orain Bildu dela aitzakia, baina duela 7 urte NABAI izan zen, eta berdin-berdin izango litzateke oraingoan. Nafarroa estatu-gaia da. Ondo dakite Nafarroa espainolista den bitartean ondo lotuta daukatela Euskal Herri osoa, eta horrela jarraituko dute ahal duten bitartean.

  • Errusiaren kontuan ez bezala, oraingoan Atik Zra ados nago I. Larreak botatakoekin, Luzeago idatzi daiteke, baina ez argiago: espainolak beti espainol, urpean ere bai. Eta abertzaleek noiz jorratuko dute/dugu beren/gure ildoa, inoren baratzea lantzen ibili barik???

  • Larrearekin ados, Espainitarra beti Espainiola, baina jateko ez dagonean… Ta jateko izatea gero ta zailago ikusten dut nik ta, beraz hemendik urte batera Espainiarzale amorratua diran askok, etxean geldituko dira edo zigor bezala UPNPSN ez dute bozkatuko.
    Ze “krisiaren” hasieran gaude besterik ez.
    Baina beno, izan like ere Espainiarzale amorratu hoiek jateko ez izatea ta ala ere betikoa bozkatzea, baina bozkatzen ez duten askok ere bozkatzera joango direla uste dut.
    Gainera hemendik urtebetera ea nola ateratzen dun UPNk zerbait aurrera.

  • NFEa estatu-arazoa da. Baina guztiontzat. Espainiarrentzat eta euskaldunontzat. Euskal Errepublika independente eta aske bat nahi badugu eurek duten erregimena baino hobea eraiki behar dugu. Begi guztiak Frantzian edo Estatu Batuetan jarriko nituzke nik. Eta noski Espainiako Errepublikan. Juan Kruz Lakastarekin ados. Espainiar bandera ez da gure sinbolo bat, baina errespetatzen ikasi behar dugu. Etorkizunean euskal selekzioaren eta espainiar eta frantziar selekzioen arteko norgehiagokak edukiko ditugu. Jarraitzaileek banderak truka ditzakete. Euskal Estatuan zergatik ezin du batek bandera frantziarra soinean eraman? Jule Goikoetxeak arrazoia du naziogintzatik estatugintzara pasa behar gara. Estatu bat bezala pentsatzen hasi behar gara. Sinbolo guztiak errespetatu behar dira. Espainia Erresuma bat dela? Ba bandera monarkikoa. Espainia Errepublika bat dela? Ba bandera errepublikarra. Espainia kanpo-arazo bat da. Gora Espainia! Gora Frantzia! Gora Nafarroa! Gora Europa! Gora Mundua! Identitarismoak albo batera utzi behar ditugu. Nik euskal Errepublika independente eta aske bat nahi dut. Zaldieroak esaten duen bezala Dinamarka bat edo Norbegia bat. Estatugintzarekin arazo sozialak konpondu behar ditugu. Euskal Estatuak jendarte justuago bat ekarriko digu. PSN identitarismoetan galtzen ari da, arazo sozialak albo batera utzi ditu…

  • I. Larreak eta hurrengoek PSNren inguruan egiten duzuen analisiak logika izan dezake gaia EAEko ikuspuntu batetik ikusita baina Nafarroako errealitatea pixka bat ezagututa esango nuke gauzak bestelakoak direla. Ez dut uste Nafarroako PSNko boto emaleak (geratzen zaizkion horiek) espainiarzale amorratuak direnik eta bere botoa horretan oinarritzen dutenik. Boto emaile horiek edo horietatik asko Erriberatik datoz eta hango logikak (eta Nafarroako zonalde askotan) desberdinak dira. Haiek nafar eta espainiar ikusten dute bere burua, normaltasunez, Gaztelan gaztelar eta espainiar edo Murtzian murtziar eta espainiar ikusten duten bezalaxe. Eta zentro-ezkerreko sentsibilitatea badute alderdi sozialistari ematen diote bozka. Beraien ardatza ez da Euskal Herria-Espainia gatazka hori, Euskal Herria guztiz arrotza den gauza bat bezala ikusten dutelako.
    Uste dut defendatzen duzuen Euskal Estatu hori eraiki nahi bada Nafarroako benetako errealitateak ulertzen hasi behar dugula. Beti pentsatu dut Euskal Herriak ez duela sekula aurrera egingo abertzaleak ez badira konturatzen herri honetako errealitateak oso anitzak direla eta Hernanirako edo Durangorako (edo Leitzarako) balio duten errezetek ez dutela ezertarako balio beste zonalde zabal batzuetan.

    • Kontu batzuk:
      .
      A-Zure iritziarekin bat ez datozen nafarrek ez dutela “Nafarroako benetako errealitatea” ezagutzen esan nahi duzu?
      .
      B-Zu bezalako batzuei entzuten badirudi Euskal Herria Txina bezain handia dela eta euskal abertzaleok “ez dugula bidaiarik” egiten, ez irakurtzen, ez aztertzen. Isolatuta bizi garen gure txokotik mundua interpretatzen dugula zaharrek kontatzen dizkiguten kondairen bidez. Hain misteriotsuak dira zuk ezagutzen dituzun Nafarroako bazter ezkutu eta exotiko horiek !!
      .
      C-Nafarroan, 2007ko “agostazo” eta gero, 2011ko hauteskundeen arabera PSOEri “geratzen zaizkion” boto-emaileak 15.8 % dira, hau da: 51.054. Eta UPNrekiko gobernua osatzeko. Oso “zentro-ezkerra” malgua !!
      .
      Praktika politikoan zein desberdintasunak daude zuk definitzen dituzun espainolista “natural” eta amorratuen artean?
      .
      Zuk aipatzen duzun boto emaile horien “zentro-ezkerreko” sentsibilitatea badago EHko beste leku batzuetan, bai Iparralde bai Hegoalden, esaterako; Ezkerraldea. “Zentro-eskuma”, eskuma edo “ezkerrekoak” esaterako IU-Batzarre, bezain unionistak.
      .
      Esaldi esanguratsua zurea: “Uste dut defendatzen duzuen Euskal Estatu hori…”. Eta zuk, zer defenditzen duzu?

  • Nafar Menditar 2014-03-07 15:43

    Nafarroarekiko ikuspegi desitxuratua izan ohi da EAEtar askok. Eta alderantziz ere bai.
    PSNren bozkaemaleak espainiar nazionalistak dira, gutxi-asko.
    Erriberan espainiar nazionalista naturalak izango dira beharbada, baina “mendialean” espainiar amorratuak izan ohi dira. Asko eta asko etorkinak. Batzuk ezkerrekoak, baina beste batzuk soilik soldata juxtuko jende desideologizatuak. Jabugoko pernila baino espainiarragoak, hori bai.
    Iruñerriko tipologiaz mintzatzera ez naiz ausartuko, baina Nafarroako errealitateak anitzak dira, bai.
    Arabakoak edo Bizkaikoak ere bai. Harritzerainoko anitzak. Baita Gipuzkoako bertako errealitateak ere.
    Beste herri kolonizatu-asimilatu askotan bezala.
    Abertzaletasunari “gerria” falta zaiola? Jakina. Eta koherentzia, eta abar, eta abar… EAEn, eta Nafarroan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude