Asteburu honetan: Pontxea
Asteburu honetan: Pontxea –
Asteburu honetan, parranda osterako RZ bat ez, udako etxe-festa-parrandetarako RZ bat dakarkizugu, pontxea. Lehenik zera adierazi, RZren izena berez Likore Pontxea dela, beraz argi ibili eta burua erabili!, eta bestetik zera, alkoholik gabe edo gutxirekin ere presta dezakegula fruta-zukuren bat eta gaseosa erabiliz. Beraz, zeure esku RZ zeure eta ingurukoen neurri eta gustura egokitzea. Gozatu eta on egin! 🙂
…
Likore pontxea
…
Asteburu honetan >
Osagaiak:
- Kg bat azukre
- 4 laranja, puskatan
- 4 sagar, puskatan
- 4 banana, xerratan
- Mahats mordo eder bat, aletua
- 2 udare, puskatan
- 4 aran, hezurrik gabe eta zurituak, puskatan
- Meloi erdia, dadotan moztua
- 3 mertxika, zurituak eta puskatan, naturalak edo almibarrean
- 2 limoi oso, azalarekin, ataletan moztuak
- Botila bat cointreau
- Litro laurdena ron zahar
- Litro laurdena benedictine
- 4 botila ardo zuri (txakolin on bat ere izan daiteke)
- 6 botila cava edo champagne brut, oso hotza
- Izotza, ugari eta koskor loditan.
- Sagar, mahats, laranja edo lima-limoi zukua
- Ur gasduna edo gaseosa
….
Errezeta:
- Beratzen utziko ditugu gai guztiak cointreauan, ronean eta benedictinean, betekada baino 24 ordu lehenago, lurrezko tina handi batean edo xanpaina-ontzi izugarri batean edo ahal dugun tokian nahasiak. Fruta ere bestelakoa izan daiteke, merkatuaren eta norberaren gustuen arabera, angurriak, mandarinak, kakiak, eta abar.
- Koadrilako lehen lagun xaharrak hartu baino lehentxeago, ardo zuria, cava eta izotza gehituko ditugu eta biraka nahasi, nahastea dastatu eta parrandan hasiko gara.
…
Kasu!
Menta eta kanela pixka bat primeran doakie edari hauei… Errezeta honek badu gauza on bat, goizeko seietarako mokoiloa kristorena da, sekulakoa, eta gosea ere berebizikoa. Jendeak hondoko fruta-puskak jango ditu, beste erremediorik gabe, ahitu egingo baitira ordurako soberan geratu diren pintxoak eta patata tortilla idorra.
Errezeta honen araberako kopuruak egundainoko oturuntza baterako dira. Bukaera hoberena opa dizuet nik guztioi. Gogoratu, sagar, mahats, laranja zukua eta ur gasduna alkohol zaleak ez zaretenontzat, eta gozatu!
…
Errezeta gehiago…