Asteko zinema estreinaldien errepasoa

Asteko zinema estreinaldien errepasoa

Estreinaldiak: Uztailak 7

Asteko zinema estreinaldien errepasoa

Egilea: Maialen Goñi

.

Zjednoczone stany milosci (Estados Unidos del Amor)

90eko hamarkadan Poloniak kapitalismoari zabaldu zizkion ateak. VHS bideoak, aerobic eskolak eta Whitney Houstonen diskoak azaldu ziren orduan, eta egoera berri horren aurrean, errepresio sexualari eta ase gabeko maitasun harremanei aurre egin beharko diete filmeko lau emakumezko protagonistek. Europako Zinemaren Sarietan eta Berlingo zinema jaialdian gidoi onenaren garaikurrak lortu zituen iaz Tomasz Wasilewskiren dramak.

.

Tom of Finland

Dome Karukoski zinegile finlandiarrak Tribeca jaialdiko Sail Ofizialean aurkeztu zuen Tom of Finland gay kulturaren aitzindariaren inguruko lan biografikoa. II. Mundu Gerran heroitzat hartua izan zen, baina ondoren, Finlandiara itzulitakoan, opresioaren eta homofobiaren aurka borrokatu behar izan zen. Emakume batekin ezkontzera behartu zuten, eta horren aurrean, artea izan zen bere ihesbidea: larruz jantzitako gizon gihartsuen irudi homoerotikoak egiten zituen. Pekka Strang aktoreak gorpuztu du protagonista.

.

Baby Driver

Erresuma Batutik helduko zaigu Edgar Wrighten akziozko komedia musikala. Ansel Elgor aktorea Baby gidari gaztea izango da; ihesaldiak izango dira bere espezialitatea, eta soinu bandaren erritmoa ezinbestekoa zaio bere arloan onena izateko. Baina bere ametsetako neska ezagutuko du (Lily James), eta ekintza kriminaletatik aldentzeko eta ihes egiteko aukera ikusiko du orduan. Taldeko buruak (Kevin Spacey), ostera, lanean jarraitzera behartuko du, eta gaizki irtengo den lapurreta baten ondorioz, bere bizitza, maitasun harremana eta askatasuna arriskuan egongo dira. Wrightek 1994an garatu zuen ideia, eta 2003an musikal bilakatu zuen. Nazioartean kritika onak eskuratu ditu filmak.

.

Prevenge

Planteamendua nahiko aldrebesa bada ere, Alice Lowe britainiarrak zuzendutako beldurrezko komediak harrera ona izan zuen Sitgesko, Veneziako, Torontoko eta Londresko zinema jaialdietan. Zuzendariak berak antzeztu du Widow Ruth protagonistaren papera. Zazpi hilabeteko dago, eta umearen aita hil egin da. Baina sabelean daraman haurrak parean jarriko zaion edonor hiltzeko aginduko dio.

.

Irakurtzen jarraitzeko, sartu Zinea atariko Estreinaldiak atalean!

Asteko zinema estreinaldien errepasoa Asteko zinema estreinaldien errepasoa Asteko zinema estreinaldien errepasoa

Euskal pantailaren gunea