Not in my backyard (Nimby)

Not in my backyard (Nimby) –

not in my backyard

Ingelesezko akronimo horretaz maiz akordatu naiz atzen egunotan. Sare sozialetan zein hedabideetan Eusko Jaurlaritza sustengatzen duten alderdik Legebiltzarrean bultzatzen ari diren figura juridiko baten karira sortu den hika-mika notizia izan da. Hain zuzen ere, Jaurlaritzak azpiegitura-mota batzuk interes orokorreko gisa izendatzeko gaitasuna izan nahi du. Horrelako figurak egokiera dema orain indarrean dagoen legeak zabortegien modukoak ezartzeko jartzen diren oztopoak gainditzeko. Indarrean dagoenaren arabera udalek badute horrelako proiektuei udalerrian kokatzeari ukoa emateko parada: plan orokorraren zein lurralde-antolaketarako zuzentarauen bidez. Hesi hori gainditzeko bidea egin nahi du Jaurlaritzak. Laster saltatu zaizkio oposizioko alderdiak zien gizarte zibileko eragile batzuk asmo horren kontra. Udalen autonomia urratzen duela, arrazoi nagusi gisa airatu da.

Oraindik orain pasatu da Bergarako udalaren ukoa, hasierako baiezko baten ondoren, papergintzaren hondakinak tratatzeko planta bati baimena ematea. Lurraldeko papergintza-enpresek beste aukera baten bila hasi behar eta kausitzea ez da erraza izango.

Nimby, not in my back yard, hots, nire etxeko jardinean ez! Jarrera hori nahikoa hedatua da gure mendebaldeko gizarte modernoetan. Guk ez ditugu etxetik gertu nahi zabortegiak edo ura arazteko plantak gure jardueraren, kontsumo-ohituren eta apeten ondorio zuzena badira ere. Ze uste duzue ba! Etxetik urrun hobe eta oso urruti bada, mundial! Zikinak etxean garbitzekoa omen dira esaeraren arabera, ez ordea klase horretakoak.

Gure gizartearen balioen erlatibotasunaren isla iruditzen zait hori. Uste dut gizarte eta indibiduo moduan nahikoa heldu beharko genukeela izan onartzeko gure existentziak berak ondorio desatseginak sortzen dituela eta gerok garela horren arduradun, ez hirugarren batzuk.

Jakina inork ez duela gustuko etxe ondoan zabortegi edo urak arazteko planta bat izatea. Itsusia da, zikina da, kiratsa dario. Atera ditugu jada herriguneetatik fabrikak eta lantegiak eta industria-poligonoetan ezarrarazi ditugu, herrigunetik at. Ongi dago. Irabazten irten gara. Txukun-txukun dugu herria.

Iruditzen zait azpiegitura horietako bat eraiki behar bada, ezin dela planteatu goitik behera datorren agindu baten modura. Metodologia okerra da, tentsioak eta gatazka aizatzen dituena; posizioak gotortzen dituena. Gizarte heldua omen gara; joka dezagun horrela. Gizarte elkarrizketa patxadatsuak behar du izan metodologia. Alegia, interesatuen, kaltetuen eta erakunde publikoen arteko dialogoa, guztien artean konponbiderik egokiena eta kalterik txikiena sortzen duena bilatzeko. Eta kaltea arintzeko neurriak ezarri. Ez dut egoki ikusten Jaurlaritza jorratzen ari den bidea. Kudeatzen azkarragoa eta samurragoa izan liteke akaso, baina ez doa arazoaren muinera, hots, erantzukizun soziala indartzera eta gizartea trinkotzera.

Bestalde, udalen autonomia balio handia da, nork berak zuzenean eragiten dizkioten auzietan deliberoak hartu ahal izatea altxor preziatua da. Alta bada, udal arduradunok aukera hori asmoz eta jakitez baliatu behar dugu. Gure udalak ez dira irla isolatuak ezerezaren itsasoan. Gure herritarren ongizatearekiko dauzkagun erantzukizunen parekoak ditugu besteekin ere. Entenditzen dut eta konparti dezaket kaltea edo molestia jasan behar duten herritarrek sutsu jokatzea eta haserretzea, baina klaru dut, halaber, udal arduradunok ezin dugula itsu-itsuan eta jendea ez haserretze arren, nimby egoeren segidismoa eginez gizarte osoarekiko ardurei muzin egin.

Oreka erdiestean ei dago giltzarria. Erdietsiko?

Galde 35 negua/2022

galde

Not in my backyard (Nimby)

13 pentsamendu “Not in my backyard (Nimby)”-ri buruz

  • josu naberan 2021-12-29 17:50

    Noy in my backyard

    Hori NORMA (en-horma) bihurtu duk gure jendarteaN.

    COVID-PASAPORTEA eZ-txertatuentzat

    “Hori haien BERAIEN arazoa dok”, nOT IN MY BACKYARD

  • Antton Erkizia 2021-12-29 18:50

    Ez zekiat, Josu, artikuluaren edukiak eta hire “ez-txertatu” eguneroko kanta horrek elkar ikustekorik baditeken, agian bai, (zuek ere: “beraien arazoa dok” esan ohi duzue sarritan, bai, egia, “hor konpon” eta horrelakoak, “not in my backyard”.

    Baina gauza bat, hi: ez-txertatzea erabaki duzuenok, errespetatzen zaituztet baina aspertuta “natxiok” hire biktimismoaz, Josu. Hain iraultzailea baldin bahaiz hire jarrera horretan, ausart (edo temati), jasan itzazkik ondorio batzuk ere, ez? hain iraultzaile sufritua bahaiz…
    Zer nahi duk bada, hik hirean “gainerakoak hor konpon”eta gainerakoak hirekiko solidario?

  • josu naberan 2021-12-29 22:15

    gabon Antton, ni ez dot kexatzen ene pathuaz, bortz axola pertsonalki auzoko tabernara ezin joatea, edo gainerako guztia. Artxanda zeukeat hurbil-hurbil, gure anoarekin joan ahal izateko.

    Baina hori ez dok auziaren muina.

    Gauza dok, gure Elite Gorenak, Urkullu et konpainiaren kolaborazio itsu bezainbat baboarekin, bi edo hiru helburu dituela:

    1- Txertatu eta ez-txertatuen arteko barrikada eta hika-mika (“banan itzazu eta garaile izanen”)

    2- Eta batez ere, Covid-PASAPORTEAREN iñuzentekeria delakoaren bitartez, populazioaren erabateko KONTROL DIGITALA erdiestea. Hurbil zeukeagu eredua: TXINAKOA:

    Han jada, norbanako bakoitzak bere tiket pertsonala eta pertsonalizatua zeukak, non puntuak galtzen eta gehitzen zitek, zure jarreraren arabera (inposatutako DOGMAREKIKO portaeraren arabera)

    Zer gehiago nahi duk, Antton?
    Berdin berdin eraginen dik nigan eta higan.

    Ez zegok NIMBY esaterik.

  • josu naberan 2021-12-30 08:48

    Gehixeago ilustratu nahi badok, leitu ezak gaur, abenduak 30 honetan, GARAren NAIZen Nacho Cardenasen artikulu orwelianoa.

    EGU-HOTZ On!!

  • Antton Erkizia 2021-12-30 12:53

    Irakurriko dut, Josu, irakurriko dut.
    Eta Nacho Cardenas al da zure magister asesore berria? Ongi da. Baina ez al zen marketing gauzetan aditua? Ez al da ba gizon hori bera izan digitalizazioaren kinkilero? Zeretaz ohartu orain Nacho, txertoaren txipak dakarkigun kontrol izugarriaz? Salmenta globalaren aldeko gartsuok, poteatu ere GPSren laguntzaz poteatzen dugunok, lo egin berriz, IP IPurzuloan sartuta lo egiten dugunok, hogei tuit bidali ondoren eta eguneko argazki familiarrak goibelean “ongi gordeta”…a, hori bai: utikan, pasaportearen bidez kontrolatzen gaituzte Bill Gates eta madarikatu horiek..

    Zerbait ari, ez buru eta ez buztan…

  • josu naberan 2021-12-30 13:07

    Uste nian planetarioaren kontrola daramana Jeff Bezos eta bere Muntaia Digitala zela.
    JEFF BEZOS gansterra, munduko aberatsena, diotenez. Donal Trump baino mila bider ezezagunagoa izan arren, askoz arriskutuago dena.

    Nacho Cárdenas hori ez diat ezagutzeko gustoa, baina Orwellen 1984 bai, eta egungo Plandemia Orwellianoa ere bai, hik baino gehiago, uste diat.

  • Josu, Bill gates edo Jeff Bezos, zein da Malignoa? Ez zait argi geratzen.
    Jainkoa bat eta hiru izan daiteke aldi berean, baina deabrua bakarra da, ezta?

  • josu naberan 2021-12-30 18:42

    UI_UI_UI, Ba Ote

    Bermiotarrek diotenez, ez dik funtzionatzen hik diñoan moduan.

    PRAKAGORRI NAGUSIA bat dok, egiTAN, baina Bermiotarrek, josteko-kutxatxo baten barruan, ERRESERBAKO PRAKAGORRIAK zeuzkatek hantxe sartuta, txiki-txikiak,

    eta gauez handik ateratzen zizkiate edozein lan egin dezaten (gizakiek egunez amaitu barik utzitako lanak gehienbat).

    Prakagorritxo horiexek izango dituk agian mando nagusien mertzenarioak (gauez lan egiten duten hedabide SALDUENEK, etab.)

  • Mikel Haranburu 2021-12-30 18:58

    Orwellek eleberri bat idatzi zuen, ez besterik. Ongi da eleberriez ilustratzeaz, baina nobelak nobela dira…

  • Mikel Haranburu 2021-12-30 19:00

    Tira, Orwellek beste gauza asko ere idatzi zuen, baina 1984 aipatuta…

  • josu Naberan 2021-12-31 09:37

    “baina 1984 aipatuta… ” …Zer, Mikel?

    EGUNGOAZ EZ DUELA ZERIKUSIRIK AREAN ERE?

    Hori atera behar diat, ezta… Buka ezak esaldia, hala nahi baduk

  • Mikel Haranburu 2021-12-31 09:45

    Ez zaitez aztora! Bigarren iruzkina argigarria zen, ez besterik; 1984 nobela zen, asmatua, aurre ikuspena. Zer ikusirik badu bai, egungo gauza askorekin, baina horrek ez du baimentzen gaurko errealitateak orduko betaurrekoez interpretatzea. Bada gaur egun beste gauza asko 1948an ez zegoena.
    Orwellek beste liburu ospetsu bat idatzi zuen: Abereen etxaldea. Hori ere nobela, baina askori ez zaio gustatuko Orwellek asmaturiko hura orain aplikatzea…

  • josu naberan 2021-12-31 18:14

    Ba Begira… Orwellwn “1984” ez diat irakurri, baina Abereen Etxaldea BAI, eta asko gustatu ere..