Nola garbitu Iphone edo Ipad bateko memoria?

Nola garbitu Iphone edo Ipad bateko memoria? –

*Artikulua Info7 irratiko edukia da eta ZUZEU plataformarako izan da birmoldatua.

Iphone edo Ipad-ekin askotan memoria arazoak izaten ditugu. Android-etan ez bezala, hauek sd txartela onartzen ez dutelako. Hauek dira, beraz, IOS sistema erabiltzen dituzten gailuen memoria garbitzeko aholkuak.

Nola garbitu Iphone edo Ipad bateko memoria?

Lehenik eta behin ezarpenen barruan, “biltegiratze” atalean sartuko gara, gaztelaniaz “almacenamiento”. Hor egin behar duguna da giga edo mega gehien okupatzen dituzten aplikazioak zeintzuk diren ikusi eta horiek mugikorrean edo tabletean izatea konpentsatzen digun baloratzea da. Izan ere, askotan memoria asko okupatzen dituzten aplikazioak izaten ditugu instalaturik eta ondoren horiek 6 hilabatetik behin bakarrik erabiltzen ditugu. Hau eskuz egin dezakegu, baina, nire gomendioa biltegiratzean ikusiko duzuen “gomendioak” botoia sakatzea da. Behin hor gaudelarik aktibatu `erabiltzen ez ditudan aplikazioak kendu automatikoki’ aukera. Horri esker gailuak automatikoki desinstalatuko ditu erabiltzen ez ditugun aplikazioak.

Bestalde, komenigarria da gure argazki eta bideoak hodei birtualean izatea. IOSen gomendatzen dena Icloud erabiltzea da, baina, badaude alternatibak; Google Photos, esaterako. Honi esker giga asko irabaziko ditugu memorian.

Eman beharreko beste pausu bat, mezularitza aplikazioen bitartez (whatsapp, telegram…) deskargaturiko argazki eta bideo guztiak lokalizatu eta hauek hodeira igotzea da. Izan ere, askotan horiek ez ditugu gainontzeko argazkien galeria berean izaten eta mugikorreko biltegian ahazten ditugu.

Azkenik aplikazioen “cache” datuak ezabatu beharko ditugu. Banan banan egin beharreko lana da hau. Aplikazio bakoitzaren ezarpenetan izango dugu hauen “cache” datuak ezabatzeko aukera. Eta gezurra badirudi ere, espazio asko lortuko dugu hau eginez.

Pausu hauek behin burututa, ez dugu normalean biltegia beterik izango eta aplikazio berriak instalatzeko aukera, besteak beste, berriro guregana bueltatuko da.

Artikulu osoa irakurri eta entzuteko: info7.naiz.eus 

Nola garbitu Iphone edo Ipad bateko memoria?
Apple, biltegiratzea, espazioa, icloud, ios, ipad, iPhone, memoria, Mugikorrak, Smartphoneak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude