“Euskara ez da Nafarroako hizkuntza”, dio PPko Casadok

“Euskara ez da Nafarroako hizkuntza”, dio PPko Casadok –

Partido  Popularreko politikaria da Pablo Casado, hedabideetan agertzearen poderioz aski ezaguna, gurean ere.

"Euskara ez da Nafarroako hizkuntza", dio PPko CasadokEgun alderdiko Komunikazio idazkariordea da, baina PPko lehendakaria izateko nahia du; alderdiko buru izateko lehian eman du izena, besteak beste María Dolores de Cospedal eta Soraya Sáenz de Santamaríak bezala.

Zeregin horretan, gizonari Espainia zeharkatzea otu zaio, alderdiko kideei bere aldeko bozka eskatzeko. Halaxe egin zuen herenegun Galizan, eta atzo Euskal Herrian -Borja Semper eta Javier Maroto lagunek babestua-: Ermuan, Donostian, Gasteizen eta Altsasun egon zen; bere hitzetan esateko, #CasadoConElPaísVascoyNavarra.

Nola Mariano Rajoyk Gobernuan, Pablo Casadok ere, bide beretik, harro jarraitzen du murrizketekin. Galizako egonaldian, artaziak zorroztu eta Feijoorekin egindako argazkia itsusten zion eskalea ezabatu zuen iruditik -behean dituzu, aurkitu 7 ezberdintasunak-, eta atzo, Altsasuko Guardia Zibilen koartelean, euskara ez dela Nafarroako hizkuntza esateko ausardia izan ei zuen, altsasuarrei ahotsa kendu eta Lingua Navarrorum erdeinatuz.

 

Pablo Casado eta murrizketak

 

2 pentsamendu ““Euskara ez da Nafarroako hizkuntza”, dio PPko Casadok”-ri buruz

  • Euskal Herria existitzen dela ukatzeko hegoaldeko lau probintzietatik buelta egin. Beraiek bakarrik nahikoa dira beren diskurtsoan kontraesanak azaleratzeko. Ez diezaiegun kantxa eman

  • euskaldun bat 2018-06-25 17:45

    Jarraitu! jarraitu españolez hitz egiten! Memelo honek esango du berriro euskara ez dela Nafarroakoa. Ezin dela euskararen alde aritu españolez! Hori da kontua.