Mindtouch lankidetza tresna Euskaraz

Wikia-Euskaraz-Nire-obespenak-Hizkuntza-GureWork-5001Software librekoa den Mindtouch “dekiwiki” izeneko wiki moduko lankidetza tresna erabilgarria euskaratu berri dugu, ezagutza partekatzeak eta elkarlanean euskaraz aritzeak euskal komunitatearentzat garrantzi handia dutela uste dugulako Trebea lantaldean šŸ™‚

Urtero, abenduaren hasieran, Euskara protagonista bihurtzen zaigu egun batzuetan zehar, euskaldunok gogoz ospatzen duguna. Baina nahiz eta azken urteotan gizartean Euskararen ezagutza zabaldu den :), zailtasunak ditu eguneroko erabileran. Gure kultura zaintzeko konpromisoa dela eta, gure kolaboratzaile eta bezeroei zein beraien erabiltzaileei eskaintzen dizkiegun tresnak Euskaratzea garrantzizkoa dela erabaki dugu, eguneroko elkarlan eta proiektuetako lankidetzan norberak bere hizkuntza propioa erabiltzeko aukera izan dezazuen šŸ˜‰

Software libreko lankidetza-tresna hau euskaratzearen gure arrazoi nagusienak ondorengoak izan dira:

  • Lantaldeetan euskararen erabilera sustatzeko, oso garrantzitsua iruditzen zaiguĀ erabiltzaileek lankidetzako tresnak euskaraz erabiltzeko aukera izatea. Gu geu egunero erabiltzen dugu tresna hau lankidetzaĀ proiektuentzako, GureWorkĀ eta beste zenbait wikigunetan šŸ˜‰
  • Taldelanean informazioa eta ezagutza elkarsortu eta partekatzeko tresna egokia da, euskara erabiliz taldeko ezagutza gunea sortu eta sarean zabaltzeko aukera paregabea eskaintzen digu.
  • Gainera profesionalak zein herritarrak lankidetzan aritzeko tresna lagungarria da hau, zein partaidetza eta autogestioaren bitartez, elkarlaneko proiektuak modu erabilerraz eta eraginkorrean landu daitezkeen.

Mindtouch “dekiwiki” software libreko tresna Euskaratzeko lankidetza Elhuyar Fundazioa-rekin batera egin dugu Gipuzkoa 2.0 Aldundiko laguntzari esker, gehiago jakin nahi izanez gero, gure blogetako ondorengo postak irakur ditzakezue: “Mindtouch lankidetza tresna Euskaraz” eta “MindTouch Euskaraz – localized to Basque

Euskara guztion altxorra eta ardura delako :), eta lankidetza erraztea gure grina šŸ˜‰
Trebea lantaldea

elkarlana, elkarsortzea, euskara, euskaratu, lankidetza, partekatzea, saretzea, softwarea, taldelana, Tresnak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude