Asteburu honetan: Kalabazin txalupak otarrainxka eta ziazerbaz beteak
Kalabazin txalupak otarrainxka eta ziazerbaz beteak –
Asteburu honetan txalupa hartu eta oporretara goaz, txori libre gisan uda partea gozatu eta etorriko gara bueltan RZ berriekin laster… Barazkiekin jarraituz Kalabazin txalupak otarrainxka eta ziazerbaz beteak RZ dakarkizugu zuzeu ere oporraldirako txalupa ilusioz bazabiltza. Udan txalupak egoki direla eta gustoko dituzula iritzita ekarri dugu Iker Markinezek «Euskal sukaldaritza praktikoa» bere liburuko beste RZ bikain eta erraz bat, guk zail xamarrak kategorian sartu duguna. Denak txundituta uzteko primerakoa, ama eta izeba bisitan datozenerako, ligatzeko ere bai… Segi gozo, segi fin, laster arte eta on egin! 🙂
…
KALABAZIN TXALUPAK OTARRAINXKA ETA ZIAZERBAZ BETEAK
…
4 pertsonarentzako osagaiak:
- 2 kalabazin edo kuiatxo
- Ziazerba sorta bat
- 12 otarrainxka handi
- Litro eta erdi esne
- 4 koilarakada irin
- 100 g gurin
- Oliba olio birjina
- Emmental motako gazta
- Gatza
…
Errezeta
- Kalabazinak erditik luzeka moztu (txalupa forman), eta, koilara baten laguntzaz, erdian dituzten haziak eta haragi mami zuria kendu.
- Jarraian, lapiko batean ura irakiten ipini, eta irakiten hastean, kalabazinak bertara bota. 5 minutuz irakin ondoren, ur hotzetan sartu, eta ondoren, uretatik atera eta lehortu. Labeko erretilu batean ipini.
- Zartagin batean olio zorrotada bat ipini, eta su bizian berotzen jarri. Ziazerba sorta bertan pare bat minutuz erregosi, gatz pittin bat ere gehitu. Gorde.
- Lapiko batean gurina urtzen ipini, su motelean. Urtutakoan, irina gehitu, 4 koilarakada, eta gurinarekin ondo nahastu. Esnea (beroa hobeto) pixkanaka-pixkana gehitu, nahasteari utzi gabe. Gatz pittin bat bota. Bexamela lortuko dugu horrela. Orain ziazerbak gehitu bexamelera. Ongi nahastu.
- Otarrainxkak zuritu; gorputzak bakarrik erabiliko ditugu. Gatzatu. Erretiluan jarriko ditugun kalabazin txalupatxo bakoitzaren erdian hiruna otarrainxka jarri. Bexamela ongi zabaldu kalabazinetan. Gazta xehatua bexamelaren gainetik bota, bakoitzaren gustura.
- Aurretik beroturiko labean, 200 ºC-tan, sartu erretilua, 5 bat minutuz. Eta ateratzean prest daukagu mahaira zerbitzatzeko.
…
Kasu!
Iker Markinez ormaiztegin KUKO Jatetxeko sukaldaria…
…
Akaso!
Txalupa eta kuiatxoekin jolasean…
Kalabazin txalupak otarrainxka eta ziazerbaz beteak
Errezeta gehiago…
Asteburu honetan: Garaiko ilarrak, patata, ziazerba eta txirlekin