Haurren kontrako sexu-abusuari aurre egiteko

Haurren kontrako sexu-abusuari aurre egiteko –

Puntueusek eta Internet Watch Foundationek indarrak batu dituzte interneteko haurren sexu-abusuari aurre egiteko.

2023an IWFek haurren kontrako sexu-abusudun 275.655 webgune identifikatu zituen

PUNTUEUSentzat funtsezkoa da proaktibo izan eta haurren babeserako teknologia .EUS domeinuaren ziberbabes- eta monitorizazio-sisteman integratzea

.EUSen zibersegurtasun sistemak phishing eta malware bezalako mehatxu zibernetikoak identifikatzeko eta prebenitzeko funtzioa bazuen ere, orain, babes-iturri berri honi esker, babes gehigarria eskainiko du

PUNTUEUSek haurren aurkako sexu-abusurako materiala antzeman, eten, ezabatu eta prebenitu ahal izango du Interneten.

Haurren kontrako sexu-abusuari aurre egitekoPUNTUEUSek, .EUS domeinuaren erakunde arduradunak, Interneten haurren sexu-abusua prebenitzeko diseinatutako teknologia berritzailea ezarri berri duela iragarri du. Babeserako sistema hau PUNTUEUSek eta Internet Watch Foundation (IWF) erakundeak sinatutako hitzarmen estrategikoari esker gauzatu da. Izan ere, IWF haurren kontrako online sexu-abusuen materialaren detekzio eta prebentzioan lan egiten duen erakunde erreferentea da.

Internet Watch Foundation-ek 2023an bildutako datuen arabera, haurren sexu-abusua arazo larria da Interneten, eta hazten ari da mundu mailan. 2023an, IWFek haurren sexu-abusudun 275.655 webgune orri identifikatu zituen, hau da,

aurreko urtean baino % 8 gehiago (255.570 webgune). Gainera, webgune bakoitzak haurrentzako sexu-abusuen milaka irudi edo bideo izan ditzake.

Egoeraren larritasunaren aurrean eta segurtasunarekiko konprmosioa ardatz hartuta, PUNTUEUSek beharrezko jo du proaktibo izan eta haurren babeserako teknologia .EUS domeinuaren ziberbabes- eta monitorizazio-sisteman integratzea. Orain arte, .EUSen zibersegurtasun sistemak phishing eta malware bezalako mehatxu zibernetikoak identifikatzeko eta prebenitzeko funtzioa bazuen ere, orain, babes-iturri berri honi esker, babes gehigarria eskainiko du haurren sareko sexu-abusua berariaz aztertu eta aurre egiteko.

Internet Watch Foundation-ekin abiatutako lankidetzari esker, PUNTUEUSek haurren sexu-abusurako materiala antzeman, eten, ezabatu eta prebenitu ahal izango du Interneten. Ekimen honek, PUNTUEUSek ingurune digitalean ahulenen babesa lehenesteko duen konpromisoa indartzen du.

“PUNTUEUSen, konpromiso sendoa dugu haurren aurkako abusuaren eta emakumeen aurkako tratu txarren kontra ” azaldu du PUNTUEUSeko zuzendari Josu Walin?ok. “Internet Watch Foundationekin abiatutako aliantza honi esker,pertsonak, eta batez ere zaurgarrienak, Interneten edozein esplotazio edo erasotatik babesteko gure gaitasuna areagotu da eta tresna egokienekin lan egiten hasi gara “.

Internet Watch Foundation irabazi-asmorik gabeko erakundea da, teknologiaren erabilera aurreratuaren bidez, Internet mundu osoko haur eta helduentzako leku seguruagoa izan dadin, lan egiten duena.

Haurren kontrako sexu-abusuari aurre egiteko

".eus" domeinua, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude