Google eta bere betaurreko magikoak

vegeta google

Iazko asmakizun onena izendatu zuen Time aldizkariak. Orain argitaratu berri duten bideoak Google Glass-en are gaitasun gehiago erakusten ditu: argazkiak, mapak, bideoa, txat-a… Betaurrekoak teknologia garatzaile etxeen esku daude, zukutu ditzaten eskaintzen dituen aukerak.

Smartphone batek egin dezakeen ia guztia betaurreko dotore eta gordean. Ez hori bakarrik, errealitate hedatua, orain arte fizkiozko kontzeptua izan dena, egi bihurtzeko bidean da. Betaurrekoek ikusi egiten dute, ingurunea irakurri eta sarean konektatuta daude. Izututa? Orain dela hilabete batzuk Black Mirror telebista serieak gisa honetako asmakizun baten aitzakian sortu zuen ordu beteko emankizunak (The Entire History of you) beldurtzeko moduko ondorioak erakusten ditu. Irudikatu dezakezu bizitza guztia betaurrekoekin grabatzea? Gure bizitzako pasarteak nahieran ikustea? Gaur eszentrikoa dirudienak errealitate bihurtzeko aukerak ditu urte gutxian. Nork espero zuen gaur 20 urte denok sakelekoarekin ibiliko ginenik?  Dena den, grabatzeko moduko bizitza zirraragarria duzula uste duzu?

glass

Glass Proiektua garapen bidean da, lehenengo fasean, eta beraz merkaturatze datarik ez dute oraindik finkatu. Halere, 2014rako dendetan izateko nahia erakutsi du Sergei Bryn Google-eko nagusiak. Teknologian espezializatutako web atarien arabera, 1.500 euro inguruko prezioa izango dute betaurreko magikoek. Iazko ekainean San Frantziskon erakutsi zutenetik, gailua etengabe promozionatzen ari dira. Zabaldu duten azken bideoak Glass-en aplikazio batzuk erakusten ditu. Argazkiak eta bideoak kalitate altuan grabatzeaz gain, zuzeneko bideokonferentziak, mikrofonoarekin bilaketak egin edo GPS bidezko mapak ikusteko aukera emango duela diote Google-en. Gazte hauekin ezin harritu!

betaurrekoak, glass, Google, Teknologia

3 pentsamendu “Google eta bere betaurreko magikoak”-ri buruz

  • izugarria…
    hau ikusi hau datorkit burura: askotan utopikoei ametsa egitetik utz dezatela eskatzen zaie, haiek ikusitakoa egi bilakatzeko ezinezkotasuna dela eta. Hau ikusi eta gero, esan diezadatela non jarri ezinezkotasunaren muga, giza gaitasunei elkarlana eta baliabideak eskeiniz bidea irekitzen zaienean, noraino iritsi daiteke gure errealidade xume ta ttiki hau…
    liluraren garaiak dira, teknologiaz gain, errealitate liluragarri batean amets dezagun, posible denaren froga da hau.
    eskerrik asko Peru

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude