Euskarazko Twitterreko traolak jarraitzeko aplikazioa

Euskarazko Twitterreko traolak jarraitzeko aplikazioa –

Sustatu ataritik jasoa.

Sergio @Sergixnet garatzaile bizkaitarrak web-aplikazio sinple eta praktikoa egin du, euskarazko joerak edo traolak jarraitzeko Twitterren: https://traolak.vercel.app. Twitterreko euskal edukiaren biltegi lanak egiten dituen Umap-en datuak modu praktiko batean aurkezten ditu aplikazioak, eta bereziki erabilgarria da mugikorretik bisitatuz gero.Euskarazko Twitterreko traolak jarraitzeko aplikazioa

Sergio berak esan du Twitterren asteburu batean egindako proiektu txiki bat izan dela, ReactJS eta Next.JS Javascript-eko garapen plataforma edo framework-ak probatzeko egina.

Ideia izan, kodetu eta egin; aplikazioa Vercel plataformara igo du. “Aplikazioak modu errazean igotzeko balio du. Erabat gomendagarria”, dio Sergiok. Lana konpartitu egin du gainera Sergiok, Github biltegira igo du.

Garapen honen oinarrian Twitter dago, noski, eta hori biltzeko lana egiten duen Umap tresna. Aplikazio euskaldun honek etengabe arakatzen du sarea, eta horrela lor daitezke azken orduetako traolak, 6, 12, 24 eta 48 orduko epeetan, aplikazio berriak erakusten duen bezala. Iazko datuei begiratuta, esan liteke euskarazko 6.000 txiolarik egin ohi duela txioren bat egunero, eta horiek batutako traoletatik elikatzen da aplikazioa.

Beste datu batzuk Umap-ekoak, globalak, 2019koak:

  • 14.354 euskal erabiltzaile aktibo detektatuak.
  • 6.240.913 txio argitaratuak, eta horien artea 2.230.103 euskaraz (%35,7).
  • 5.697 erabiltzailek gehiago darabil euskara (>%50) beste hizkuntzak baino.
  • 6.110 euskaldunek txiokatzen du egunero, neurri ertain gisa.

Zorionak eta eskerrik asko, Sergio. Ikus Traolak aplikazioa hemen: https://traolak.vercel.app/

Euskarazko Twitterreko traolak jarraitzeko aplikazioa

Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude