.EUS domeinuaren egoera, Internet Euskal Herrian eta euskararen egoera Interneten

 .EUS domeinuaren egoera, Internet Euskal Herrian eta euskararen egoera Interneten –

Hirugarren urtez jarraian euskarak Interneten duen presentzia aztertu du PuntuEUS Behatokiak. Behatokiak hiru alor neurtzen ditu: .EUS domeinuaren egoera, Internet Euskal Herrian eta euskararen egoera Interneten.

Azken hiru urteotan antzeko emaitzak jaso izanak agerian uzten du Interneten hizkuntza ohiturak aldatzeko epe ertain-luzeko politikak behar direla eta argazkia ez dela egunez egun aldatzen.

Euskal Herriko webgune guztiak aintzat hartuz gero, euskarazko edukia duten webguneak 26.663 dira, guztien % 16. Datu hori aurreko urteetako neurketetan lortutakoa baino zehatzagoa da, ikerketa egiten duen crawlerrean (neurtzeko erabiltzen den sistema) garatu diren hobekuntzei esker.

.EUS domeinuaren egoera, Internet Euskal Herrian eta euskararen egoera Interneten

Euskararen erabilera oso bestelakoa da, fokua .EUS domeinudun webguneetan jarriz gero. Izan ere, .EUS domeinudun webguneen % 90ek euskara darabil.

.EUS erabiltzen duten webguneen artean, euskara (% 90) eta gaztelania (% 83) dira nagusi. Ondoren kokatuko litzateke ingelesa (% 47), eta, oso presentzia txikiarekin, frantsesa (% 12) eta beste hizkuntza batzuk (% 11).

Euskara eta gaztelania parekatuta daude oso, banaketa horretan, eta, hein batean, ulertzekoa da hori, webgune gehienak ele anitzekoak baitira, eta horietako asko hegoaldean kokatuta baitaude.

.EUS domeinuaren hazkundea bereziki enpresetan ari da gertatzen. Une honetan, .EUS domeinuen jabeen ia erdiak enpresak dira, % 43 hain zuzen ere, iaz baino bederatzi puntu gehiago.

Banaketa geografikoari dagokionez historikoki indartsuena Gipuzkoa izan den arren, azken urtean Bizkaian hazi da azkarrago .EUS komunitatea.

Azken ekitaldian, % 22 hazi zen .EUS domeinua, eta, une honetan, 8.100 domeinu izen daude erregistratuta.

.EUS mapa

PuntuEUS Behatokia erabili du Irontec enpresa teknologikoak, `.EUS mapa’  proiektua garatzeko. Proiektu honen helburua domeinu-izenen erregistroen bilakaera historikoa grafikoki aurkeztea eta domeinu-izenei buruzko informazio teknikoaren egoera eta bilakaera aurkeztea da. Sartu mapan!

Sarean.eus irratia

Sarean.eus irakurri eta entzun egiten da. Larunbatero Euskadi Irratiaren sintonian entzuten da gaueko 22:00etatik aurrera. Eta, astelehenero webgunean. Aurreko saioan ere entzungai dituzue sarean.eus-eko irratia atalean. sarean.eus/irratia

PuntuEUS Fundazioa

 .EUS domeinuaren egoera , Internet Euskal Herrian eta euskararen egoera Interneten

".eus" domeinua, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko lehen mailako domeinua da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da.

3 pentsamendu “.EUS domeinuaren egoera, Internet Euskal Herrian eta euskararen egoera Interneten”-ri buruz

  • Juan Inazio Hartsuaga 2018-04-05 13:03

    Wikipediatik hartuta: .EUS domeinua, Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatearen Interneteko goi mailako domeinu orokorra da. Bere helburua euskara eta euskal kultura sustatu eta Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea kohesionatzea da. .eus, hortaz, tresna bat da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.
    Artikuluan irakurtzen dudanez ordea, .eus domeinuen %10ak ez du euskara erabiltzen. Erdaraz egiten duen “euskal” telebistaren bide berean barrena, lehengo lepotik burua. Eta hau, kasurik gordinena eta lotsagarriena baino ez aipatzearren. “Euskara ere” darabilten gainerako %90a aztertzen hasiko bagina, euskarak duen lehentasun mailaren arabera zer aterako litzateke? Zenbat .eus domeinutan lehenesten da euskara? (Hori da exikitu beharko litzatekeena .eus domeinua esleitzeko). Ez dakit datua nonbaiten argitaratua dagoen, baina nabarmenduta behinik behin, inon ez. Estimatuko nuke domeinuaren kudeatzaileek zabalduko balute. Cifuentes master-lana baina lehenago azalduko al da?
    Eta kontuarekin amaitzeko. Teklea ezazue “eguraldia” Googlen eta ea zein hizkuntzetan ateratzen zaizuen eitb.eus-en emaitza.

    • euskaldun bat 2018-04-05 15:26

      Euskara jakin gabe vasco labela berdin-berdin eduki daitekeela gizarteratzen ari da eta ez hori bakarrik, label kontuan geroz eta gehiago euskarak ez du ia punturik gehitzen. Bestelako sinbologia batek ordezkatzen du euskara. EUS domeinuak zorroztasunez esleitzen hasiz gero ezerezean geldituko zen.

  • eoaieuoioiaeu 2018-04-06 08:13

    deia.eus omen da orain. Deia…

    Lotsagarria.